Topaguneak (Euskara Elkarteen Federazioa) antolatutako kanpaina larunbatean, hilaren 23an hasiko da Hego Euskal Herrian, uztailaren 23an bukatzeko. Aurten 12 herri desberdinetan ibiliko da, irakurzaletasuna (euskaraz) bultzatzeko asmotan. Bizkaian Santurtzin, Ermuan eta Basaurin izango da, Manuel Moreno Topaguneko kultura teknikariak azaldu duenez. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Bost aste daramatza Japoniako Fukushimako zentral nuklearrak arazo larriekin. Are gehiago, gero eta kezkagarriagoak dira berriak, nahiz eta guri informazioa manipulatuta heldu. Istripu nuklear horrek eragina dauka mundu osoan eta momentu ona da energia nuklearraren inguruko eztabaida berpizteko Iñaki Barzenaren ustez. Ahaztu gabe etxetik gertu Garoña dugula…. Elkarizketa deskargatzeko klikatu […]

Berriki jakin izan dugu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren planen artean Karmelo ikastola publikoaren desagerpena agertzen dela, Mina del Morro eskolarekin fusio baten bitartez. Horren bitartez Santutxu auzoak eskola publiko bat galduko luke eta euskara oso ahulduta geratuko litzateke eskola berrian. Aipatu guztia dela kausa Karmelo ikastolan hasi dira mugitzen: sinadura […]

Joan den larunbatean arrakastatsu aurkeztu zen Deustun “Herrialde Berdea” izeneko filmea; bera zuzendu izan duen Hibai Castro izan dugu gurekin, ordu beteko iraupena duen dokumentalaren berezitasun eta nondik norakoak azaltzen; 70eko hamarkadan”Iharra” k eta 90.ean “Kabi”k utzitako arrastoak biltzen ditu Herrialde Berdeak; dokumentu garrantzitsua gure herriaren historia hurbilaren parte batetaz […]

Bitxia benetan azken 2-3 urteetan Islandian gertatzen ari dena. Hasteko, oso herrialde aberatsa izatetik arazo larriak izatera pasa zen hile gutxitan, finantza krisia zela eta. Mobilizazioek gobernua bota zuten; gero bankari batzuk atxilotu zituzten eta orain (bigarrenez) herri-galdeketa egin dute, ea hiritarrek bankariek utzitako hutsune ekonomikoa ordaindu behar duten edo […]

EKAk Ekologistak Martxanek abian jarri duen kanpaina horretan parte hartzen du bi helbururekin: txorrotatik nahi dugun beste ur garbi ateratzea luxua dela adierazteko alde batetik, eta botilako uraren kontsumoa murrizteko bestetik.  Kontuan hartu behar dugu urtero EAEko biztanleek 450 miloi litro ur (botilakoa) kontsumitzen dugula. Kontsumo hori murrizteko aholku batzuk […]

Duela 80 urte, 1936ko apirilaren 14an, espainiar estatuko 2. Errepublika aldarrikatu zuten Eibarren. Orduko egoera, egun hartako hainbat gertaera, aldarrikapenaren eragina, hedabideek nola tratatu zuten momentua eta gehiago komentatu du Josu Txueka EHUko Historiako irakasleak. Josuk oroimen historikoaren garrantzia azpimarratu ondoren, Errepublika horrek ekarri ziguna eta Errepublikaren beharra izan du […]

Ainhoa Iturbe ENHEko kidearekin izan gara; igandean ospatuko den Nekazalgoaren Nazioarteko Borroka Egunaren harira, Jardunaldiak izango dira hilak 13 eta 14an Sarrikoko fakultatean, “Elikagaiak: eskubidea ala merkantzia” izenburupean. Sarrera libre egongo da parte hartu nahi duen ororentzat. Informazio gehiago: www.derechoshumanosdecampesinado.org DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!!

Duela ia lau urte Madrilgo gobernuak martxan jarritako egitasmo hori EAEra heldu da azkenean. Jaurlaritzak zirriborro bat egin ondoren, eztabaidak Gasteizko Legebiltzarrean izan dira martxoaren amaieran. Horietan, 2-3 ezaugarri berri: alde batetik euskarak ez duela praktikan ezertarako balio; bestaldetik Irrati libre eta komunitarioei ez diete inolako lekurik utziko. Gainera, hasieran […]