ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Jesus Rodriguez eta Ruben Wagensberg: Tsunami Democratic auzia medio Suitzan erbesteratuta dauden bi katalan. Bestalde, pasaden larunbatean izandako Ziburuko azokari buruzko kronika izan dugu mintzagai. Bukatzeko, Doctor Deseo taldeko Francisi egindako elkarrizketa; auzoa, musika, kontzertua eta egindako ibilbidea izan dituzte hizpide elkarrizketan, […]

Klasikoen Irakurketa Eteneik Gabearen XVII. edizioa izango da bihara eta Kirmen Uriberen “Bilbao-New York-Bilbao” liburua izango da protagonista. Bilbo Zaharra euskaltegiak 2008a geroztik antolatu du etenik gabeko irakurraldia, eta Paulo Alberdiren hitzetan, euskal literatura aldarrikatzeko modu bat da. Edizio honetarako aukeratutako liburua hizkuntza askotara itzuli da eta horregatik aukeratu dute: […]

Uribe Kostako Palestinaren aldeko Khalas! elkartasun taldea Eusko Jaurlaritzako Bilboko egoitzan sartu da. Luix Artola taldeko kideak azaldu digu Eusko Jaurlaritzak Israelekin dituen harremanak azaleratu eta salatzeko egindako ekintza dela. Bere hitzetan, konplizitate horrek indarra ematen dio sionismoari. Artolaren ustez, egoera horren soluzioa bat eta bakarra da: palestinarren giza eskubideak […]

Arineketan musika taldeak eta Haatik dantza taldeak elkarlanean sortutako ikuskizuna gaur estreinatuko dute Bizkaia Aretoan. Uniko arrasti musikalak egitasmoaren lehen ikuskizuna izango da eta sarrera doan izango da aforoa bete arte. Jagoba Astiazaran Arineketan taldeko kideetako bat da, eta berak kontatu digu lanen honen helburuetako bat izan dela abestiak, dantzak […]

Basauriko Txarraska gaztetxeak 25 urte bete ditu, eta dokumentala egin dute datozen belaunaldiek ikus dezaten nolakoak izan ziren hasierak. Jon Bustinza ibili da dokumentala egiten, eta aitortu digu, urte pasatxoko lan luze honek merezi izan duela eta oso pozik daudela emaitzarekin. Gaur Basauriko Social Antzokian aurkeztuko dute eta idatzitako liburua […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, June Fernandezi egindako elkarrizketa, izan ere, haurdunaldi subrogatuari buruzko liburua kaleratu berri du eta hori izan dute, besteak beste, mintzagai. Bestalde, Bilbo-Astigarra-Gasteiz arteko bost gaztek Behe Banda literatur taldea sortu dute; berri pozgarria oso. Bukatzeko, historia-istorio kontu bat errekuperatu du astekariak: duela […]

Ustezko gailu-miragarriak izan ditugu hizpide Oier Gorosabel fisioarekin. Lepoko mina izan dugu oinarri eta Oier Gorosabelek kontatu digu zer den egin behar duguna min hori arintzeko: postura aldatu, lepoa mugitu eta, ahal den heinean, egiten gaudena tartetxo batez egiteari utzi.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240529_oier_zerbikaletako_testa.mp3 Deskargatu hemen.

Uda heltzear da eta Gazteolan euskara eta aisia uztartuz, ekintza eta aukera ezberdinak daude udako egunak igarotzeko. Andoni eta Kepa Gazteolako arduradunak izan ditugu gurean. Haien hitzetan, Gazteola euskara sustatu eta hauspotzeko ekimena da, eta udan ere helburu horiekin jarraituko dute lanean. Adinaren arabera eskaintza ezberdina da: multi-campusa, euskara eskola […]