Okinak eta ogigintza irakasleak gerturatu zaizkigu saioaren amaieran. Izan ere, Zaparrada Haur Konpartsak gaur antolatu du urteroko zita: ogi tailerra. Duela urte batzuk tailerrean parte hartzen zuten neskak dira egun irakasle eta haiekin aritu gara ogia nola egiten den ikasten.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240820_zaparrada.mp3 Deskargatu hemen.

Iazko Loraldirako sortutako emanaldia da “Poperra Afterra Utopia” eta Danele Sarriugartek sortu du. Berarekin batera, Miren Narbaiza musikaria aritu da eta hark jarri dio soinua ikuskizunari. Atzo eskaini zuten emanaldia Kranban eta horri buruz eta kontu gehiagoz aritu gara.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240820_danele.mp3 Deskargatu hemen.