Zinegoak, Bilboko Gay-Lesbo-Trans 6. Nazioarteko Zinemaldia pasa den ostiralean hasi zen Bilboko Arriagan “Ander” filmarekin, Karmele Merino Zinegoakeko zuzendari laguntzaileak gaur kontatu digunez. Aurten, iaz izan zuen publikoaren arteko arrakasta errepikatu nahi dute eta horretarako hainbat laburmetrai, luzemetrai, dokumental  eta hiru sekzio berezi ikusgai dira egun hauetan, besteak beste, Bilborocken, […]

“Basamortuko bizitza” leloarekin atzo (hilak 1) agertu zen (Bilboko leku batzuetan izan ezik) Nora aldizkariaren 13. zenbakia. Barruan, Bardeei hamabi orrialde eskaintzen dizkiete, basamortuko bizitza anitza agerian utziz. Honi lotuta Sustrai Colinaren “Bitakora Kahiera” aipatu behar dugu. Horietaz gain, Trebiñu, Oiartzungo Lubaki eremua edo Bilboko kode genetikoa (denda errotuluak) artikulu […]

Pasa den asteartean ohiko lekuetan gertatu zirenak. Egia da ordu gutxitan euri handia egin zuela, baina zer gertatu zen Alonsotegin? Astelehen gauean Kadaguaren egoerak ez zuen zer ikusirik asteartean zeukanarekin (Ordunteko urtegian zer edozer egin al zuten?). Getxon, berriro ere eta sei hilabetetan bigarrenez, Fadura uholdetu zen: izenak esaten digu […]

Pasa den asteartean hasi zen aipatu Foroa Brasilgo Belem do Pará hirian, igandera arte luzatuko dena. Gaurkoan, Iñaki Barcenak kontatu digunez, jendetsua eta koloretsua da giroa Belemen, baina hara heldutako ehun mila lagun baino gehiago ez dira prezeski oporretara joan. Hamar gai nagusi jorratzen ari dira egunotan, bertako bi Unibertsitateetan […]

Azken 8-9 urteetan, astero izan dugu Arantza Urkaregiren ahotsa gure irratian, Bilboko hainbat kontu eta gairekin. Aste honetan ez da izan, pasa den ostiralean bera eta beste zazpi lagun atxilotu zituztelako. Gure ustez  atxilotu horiei leporatutako akusazio larriek ez dute inolako funtsik eta Alderdien legeak ez ditu hiritar guztien eskubide […]

Munduko aberatsak Suitzako Davos herrian bilduta dauden bitartean, mundua desberdin ikusten duten asko Brasilgo Belem do Parán ari dira, Munduko 9. Gizarte Foroan. Xabier Aierdiren ustez argigarria da Davosi buruz egun hauetan dagoen informazio eskaxa, ezkututa dabiltzala ematen du. Bien bitartean, estatuaren papera ekonomian ia zeroraino murriztu dutenek, orain diru […]

Lelo horrekin, Askapena taldeak manifestazioa konbokatu du datorren larunbatean Bilbon, Unai Vazquez Askapenako kideak komentatu digunez. Elkartasuna herrien arteko samurtasuna dela esan zuen Che Guevarak, eta azken bolada honetan, internazionalismoa, elkartasuna eta internazionalistak kriminalizatuak eta mehatxuak izan dira munduko hainbat tokitan, hasi Kolonbian, jarraitu Israelen eta bukatu espainiar estatuan. Askapenak […]

Aipatutakoa ibaizabaltb.com helbidean ikusi eta entzuten da iazko apiriletik. Eguberrietan urte berria emateko modu bitxia aukeratu du Ibaizabalek: Bilboko zein Kubako irudiak nahastu ditu (Kubako iraultzaren 50. urteurrena izan dela gogoratuz), musika beroarekin. Bestetik, zenbait atal ditu telebista honek eta egunotan gauza batzuk ikusi ahal dira: Clash taldearen kanta bat […]

Gaurkoan, hiru berri jorratu ditu Pepe Aizpuru Euskal Irratietako erredakzio buruak. Hasteko, asteburuko denboraleak kalte material ugari sortu dituela Iparraldean esan digu eta momentu honetan 8000 bat lagunek ez dutela argindarrik. Gero, datorren ostegunean izango den epaiketaren berri ekarri digu: egun horretan frantziar estatuak Mixel Berhokoirigoin Euskal Herriko Laborantza Ganbarako […]

Pasa den asteko ostiral eta larunbatean Bilborocken burututakoak, Topaguneak antolatuta “Euskara elkarteak, sormenez ekin” lelopean. Hauxe izan da Patxi Gaztelumendik gaurko “Bide gorritik” atalean jorratu duen gaia. Jardunaldietan euskara, elkarteak eta sormena aztertu dituzte hainbat lagunek, gizarte mugimendu, sortzaileen bilgune eta kultur sorkuntzaren eragile modura. Bertan bildutakoak pozik atera dira […]