“25 urte Lemoizen itxieratik, 25 urte nuklearrik gabe” lelopean, egunotan Bilbon egiten ari diren Jardunaldien berri ekarri digu Iñaki Barzenak. 25 urte daramatzagu nuklearrik gabe baina gaurko egoerak zenbait galdera mahaigaineratzen ditu. Horiei erantzuteko, hain zuzen, Ekologista Martxan taldeak Jardunaldiak antolatu ditu, hilaren 18an, 19an eta 20an burutzeko Bilboko […]

    Gaurkoan, Josu Larrinagak Donostian pasa den astean burututako jardunaldi horren berri ekarri digu. Nazio Eztabaidaguneak eta Eguzkik antolatuta, zenbait lagun bildu ziren EHUko kanpusean, ingurumen gatazken inguruko bi arazori aurre egiteko: alde batetik, informazioa ez dela behar den bezala ematen; bestetik, hiritarrei iritzia eskatu zainetan, hiritarren borondatea ez dutela […]

    Igandeko hauteskundeen inguruan mila datu eta eritzi entzun ditugu dagoeneko, baina gaurko Solasaldian Josu Larrinagak, ikuspuntu orokorra galdu gabe, hauteskunde hauetan izan diren zanbait berezitasun aipatu ditu: hasi zerrenden aferarekin, eta jarraitu AHTren Bizkaiko inguruan EAJk ateratako emaitzekin; Bilboko kasua ere aipatu du Josuk, abstentzioa gure herrialdean %40koa izan […]

    Gaurkoan, Urdaibai Biosferako Erreserba izan du mintzagai Iñaki Barcenak. Duela gutxi Mujikan dagoen Inama enpresaren hedapenaren berri izan dugu eta horrek suposatzen duena aztertu du Iñakik. Horrezaz gain, beste bi gai jorratu ditu: alde batetik Gernikan uztailean demokraziaren inguruan burutuko diren Jardunaldiak; eta bukatzeko, Ekozimenaldia, Bilbon eta Barakaldon asteon […]

Gaurkoan, Josu Larrinagak Zabalgarbi egitasmoa, Arraitz mendian dagoen errauskailua izan du aztergai. Iaz, iturri ofizialek jakinarazi dutenez, ekoiztu behar zuenaren erdia baino ez zuen egin, turbinan izandako zenbait matxura direla kausa. Bilboko udal-gobernuak zaborrak Barakaldoko Artigasera eramaten jarraitzen duenean, Bizkaiko Foru Aldundiak errauskailu horren bigarren lerroan martxan jarri nahi du. […]

Gaurkoan, Iñaki Barcenak Eper erregistroa izan du hizpide. Europako Batasuneko zerrenda horretan Euskal Herriko 217 enpresa kutsatzaile agertzen dira, Petronor, Santurtziko termikoa, Arrigorriagako Rezola harrobia etab. Solasaldiaren bigarren zatian Greenpeace erakundeak duela gutxi aurkeztutako “Energia berriztagarrien egitasmoa” aztertu du Ekologista Martxan taldeko kide horrek. Solasaldi hau deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/inakibarzena070416.mp3

    Gaurkoan, Josu Larrinagak pasa den denboralearen eraginak izan ditu aztergai: betiko moduan, errepide asko eta autobideak itxita egon dira, horrek lantokietan eta ikastetxeetan izan dituen eraginekin; bestetik, Iberdrolaren 4.500 bezero argindarrik gabe izan dira. Halaber, denboralearen ondorioz uholdeak izan dira Nafarroan eta Araban, eta orain, derrigorrez, urtegi handiek uhateak […]