Gaurkoan, Iñaki Barcena EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan taldeko kideak hiru gai izan ditu aztergai: hasteko Ostedijk ontzi holandarra Bilboko portuan dagoela deskargatzen; Getxoko Andra Marin 8.400 etxebizitza eraikitzeko plana bertan behera utzi duela EAJk jarraitzeko; eta bukatzeko zenbait talde ekologista eta sindikatuk Eusko Jaurlaritzaren ingurumeneko plan berriari egindako […]

Gaurkoan, Iñaki Barzenak Araban eta Bizkaian indarrean jarri nahi dituzten 7 Parke Eoliko txiki izan ditu hizpide. Eusko Jaurlaritzaren planak momentuz onartzen ez dituen horiek oso interesgarriak dira Iñakiren aburuz, tokiko beharrei eta udalei lotuta egonez gero. Ekologista Martxan taldeko kide horrentzat, eolikoaren inguruan eztabaida zabala ireki behar dute erakunde […]

    Otsailak 16, inaute festa Gabriel Aresti Euskaltegian. Euskara ikasten diharduten 1.500 ikasletik gora, denak helduak, mozorrotuta eta giro onean ari dira esketxak egiten, kantuan, lehiaketetan parte hartzen. Bistan da, Euskara ikastea ez da soilik egitura gramatikalak bereganatzea Administrazioaren eskaerei aurre egiteko. Gure euskaltegira datozenek euskara biziz ikasteko aukera dute, […]

    Gaurko Solasaldian, Josu Larrinagak AHTren inguruko eztabaida izan du hizpide, edo eztabaida eza hobeto esateko. Duela aste gutxi, Gasteizko Legebiltzarrean horren inguruko eztabaida bitxi bat izan zen, bertan hasi eta bertan bukatu zuena. Interesgarriagoa, berandu bada ere, Donostian izandakoa, Roberto Bermejo EHU irakaslearen eta Arantxa Tapia Jaurlaritzako kontseilariaren artean. […]

Gaurkoan, Iñaki Barzenak IPCC edo Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Taldeak aste honetan Parisen jakinarazitako txostena izan du aztergai. Berotze eragina eta horren ondorioz etor daitezkeen arazo larri guztiak ez dira dagoeneko “Ekologisten kontuak”. Orain, egoera ikusita, benetazko irtenbideak martxan jartzea behar-beharrezkoa da. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN. […]

Gaurko Solasaldian, Josu Larrinagak pasa den denboralea izan du aztergai. Hasteko, bere ustez lurrak atsedena, patxada hartu du denborale horren bitartez. Jarraitzeko, denboraleak hainbat arlotan izendako eragina aztertu du, argindar-matxurekin hasiz errepide egoera kaotikoraino, eskolan, lantokietan edo kale gorrian bizi direnentzat izandako eragina ahaztu gabe. Solasaldia deskargatu nahi baduzu, klikatu […]

     Gaurkoan, Iñaki Barzenak Garoñako zentral nuklearraren itxiera izan du hizpide. Horrekin batera, Arabako Foru Aldundiak Lantaroren ziklo konbinatuko zentral bat jarri nahi duela komentatu digu. Bukatzeko, Europako Batasunak energiaren inguruko ildo berriak aipatu ditu EHUko irakasle eta Ekologista Martxan taldeko kideak. Solasaldia deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/inakibarzena070122.mp3

Gaurkoan, Josu Larrinaga EHUko irakasle eta soziologoak ura izan du aztergai, kontuan hartuta pairatzen ari garen lehortea. Larrinagak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa aztertu du alde batetik eta, bestetik, uraren inguruan ditugun kultura eta ohiturak. Solasaldia DESKARGATU. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/josularrinaga070115.mp3

    Gaurkoan, Iñaki Barzenak etxebizitzen arazoa izan du aztergai baita horri lotuta dauden zenbait arazo ere. Bilboko Zorrotzaurren hasi eta mundu mailan gure bizimoduak sortzen dituen hainbat arazoren berri ekarri digu EHUko irakasle eta Ekologista Martxan taldeko kide horrek. Solasaldi deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/inakibarzena070108.mp3

    Azken urteeetan Araba eta Bizkaira heldu da otsoa, mendebaldetik etorrita, eta horrekin batera zenbait arazo agertu dira. Josu Larrinagaren ustez, otsoa egoera berrira egokitzen ari dela ulertzea ezinbestekoa da arazoari aurre egiteko. Dirua behar da, jakina, artzainei kalte-ordainak emateko eta ikerketak burutzeko, baina erakunde publikoek neurri batzuk hartu beharko […]