Euskal Herriko musikan urrats garrantzitsu bat eman berri dute: jaio da Euskal Herriko Orkestra Barrokoa, gurean hutsune nabarmena betetzera datorren proiektu berria. Orkestra barroko bat ez da ohiko orkestra sinfoniko bat: garaiko instrumentuekin —edo haien kopiekin— eta interpretazio historikoaren irizpideekin lan egiten duen taldea da. Tripazko hariak, arku bereziak, tiorbak, […]

Astero bezala, Maria Ortega kazetariarekin egin dugu Argia astekariaren errepasoa. Azaleratatik abiatu gara: Urola Garaiko trenaren istorioa batu dute erreportaje batean. Igandean ehun urte beteko dira trena Urola Garaira heldu zela, eta aurten dira lau hamarkada trenbide hori itxi zuen Eusko Jaurlaritzak. Erreportajean eskualdearen garapenean trenak izan zuen garrantzia azpimarratu […]

Metrokoadroka kolektiboak Otsailaren 19an estreinatuko dugu BI BASO BAT UR antzezlan berria Galdakaon bertan, Udalbiltzako Geuretik Sortuak proiektuaren barruan. Bakarrizketa bat lau gorputz eta ahotsetan ekarri dute, tratu txarrak gaia hartuta; nola berreskuratu daiteke lapurtutako alaitasuna? Lau pertsona dantzaleku baten erdian. Bakoitzak baso bat ur du eskuan. Lauak guztiz geldi […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Aste honetako azalean Miren Iraeta arkeogenetikaria ageri da; urte luzez nazioartean aritutakoa. Elkarrizketa berezia da: hainbat pasadizo eta bitxikeria partekatzen ditu, baina, batez ere, arkeologian ere indarrean dauden alborapenen pisuaz hausnartzen du. Azaleko titularrak ondo laburbiltzen duen moduan, arraza konstrukto bat dela […]

Pabeloi 6 aretoak sortzaile gazteei ahotsa emateko Emergenteen Zikloa antolatu du otsailaren 12tik 15era arte. Emanaldien ondoren, solasaldi bat izango da publikoarekin. Azken urteotan konpainia sortu berrien antzezlanentzat oholtza bat eskaini izan du, tarteka, Bilboko Pabiloi 6 guneak. Lau antzezlan taularatuko dituzte beste horrenbeste konpainiak; horietatik bi izango dira euskaraz, […]

Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak mahai gainean jarri ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260206_agenda_irantzuren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin batera. Aurreko ostiralean banatutako Argia sariak izan ditugu hizpide, eta pozik zein eskertuta agertu gara, Zenbat Gara elkarteak merezimenduzko Argia saria jaso baitu. Gainerako sarituak ere aipatu ditugu: Jakin aldizkaria, Zergatik eta zertarako. Joxe Azurmendi ale bereziagatik; Enarak dokumentala; Antxeta irratia; Inguma […]

Iker Aranaren auzian “Ertzaintzaren kontakizuna gezurtatzen duen bideo bat” argitaratu du haren aldeko plataformak. Tiro egin zuen ertzainaren abokatuak kasua ixteko eskatu berri du, eta Justizia Aranarentzat plataformak, berriz, foam jaurtigaiaren tiroa erakusten duen bideo bat kaleratu. Abokatuak kasua artxibatzeko eskaera oinarritu nahi du Ikerri tiro egin zion ertzainaren ondoan […]