Aste honetako ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean, Harkaitz Cano idazleari egindako elkarrizketa nabarmendu da. Silueta lan berritik abiatuta, literaturaren eta errealitatearen arteko mugak lausotzen ditu, eta ideia esanguratsu bat utzi du: txikitatik irakatsi behar zaiela umeei ez ulertzea ere interesgarria izan daitekeela. Bestetik, Net Hurbil atalean, […]

Esku-hartze sozialeko 50 langilek baino gehiagok, Bilboko Etxebizitza Sindikatuarekin batera, desalojoetan parte hartzera bultzatzeko jasotako presio instituzionala eta uko egin dutenen aurkako errepresaliak salatu dituzte. Salaketa bateratuaren bidez, sektoreko profesionalek Bilboko Udalaren jarduna jarri dute jomugan, hirian gero eta larriagoa den egoera sozialaren testuinguruan. Adierazi dutenez, azkenaldian areagotu egin dira […]

Getxoko Neguri auzoan kokatutako San Esteban adinekoen egoitzan bizi den egoerak alarma guztiak piztu ditu. LAB sindikatuak salatu duenez, bertako langileek lan baldintza prekarioak pairatzen dituzte, Bizkaiko hitzarmena sistematikoki urratuz: egutegirik gabe, atsedenik gabe eta gehiegizko lan kargekin. Horrez gain, sindikatuak jazarpen sindikala ere salatu du, afiliatutako langileen kaleratzeekin eta […]

Bilboko Udalak BLV – ART Jaialdiaren XX. edizioa aurkeztu du, apirilaren 16tik 26ra bitartean Bilbo Zaharreko hainbat gunetan egingo dena. Urteurren berezi honetan, jaialdiak sorkuntza eszeniko garaikidearen erakusleiho izaten jarraituko du, formatu berritzaileak eta diziplina anitzeko proposamenak publikoari hurbiltzeko helburuarekin. Egitarau zabal eta askotarikoari esker, Bilbo Zaharra kultur jardueren epizentro […]

Apirilak 7-11 bitartean, Bilboko barnetegia izan dugu martxan Gabriel Aresti euskaltegian. B1, B2 eta C1eko ikasleek eskolak eta kultura ekarpenak zein txangoak izan dituzte gozagarri egun osoko jardunean. Irratia ere bisitatu dute eta programa zoro-berezia sortu: elkarrizketak, diasporako lagunak, notizia eroak, iritzia, musika, artea, irakurketa dramatizatuak… horiek guztiak entzungai, euskara […]

Gaurkoan, sormena eta irudimena pizten dituen proposamen bat ekarri dugu gure uhinetara. Izan ere, Elkar argitaletxeak urtero antolatzen duen Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 18. edizioa abian da jada, eta haur eta gazteei zuzendutako ekimen honek badu helburu argia: irakurzaletasuna sustatzea eta sortzeko grina elikatzea.Lehiaketak aukera ematen die parte-hartzaileei irudietatik istorioak […]

Korrika amaitu eta biharamunean, mezu egileek eta AEK-ko arduradunek lehen balorazioa egin dute. 24. Korrika bukatu berritan, nekea nabaria bada ere, pozik agertu dira egindako lanarekin. Ane Elordi Korrikako koordinatzaileak azpimarratu du atzokoa mugarria izan zela, baina hemendik aurrerako erronkek askotarikoak izan behar dutela gaineratu du. Parte-hartzeari dagokionez, oraindik ez […]

Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260327_agenda_karmeleren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.  

Igandean, Korrikaren amaieran, saio berezia egingo dugu elkarlanean Naiz Irratia, Bizkaia Irratia, 97 Irratia eta Bilbo Hiria Irratia-rekin batera. Beste behin ere, Korrikak auzolanean eta elkarlanean batuko gaitu, uhinen bidez azken kilometro hunkigarrien berri emateko. 12:30ean iritsiko da Korrika Bilboko Udaletxera. AEK-ko kideen eskutik helduko da lekukoa, eta jarraian mezuaren […]