Annahstasia Enuke, abeslari eta gitarra jole amerikarra ez zen izan hasierako kudeatzaileek nahi zuten izarra. Los Angelesen hazi zen modeloa, eta folk abeslaria, pop eta R&B-ra bultzatu nahi zuten. Estiloek praka estu moduan itotzen zuten. Bere ahots-irakasleak ahotsa zerbait desberdina bihurtu nahian saiatzen ziren: “Denek nire ahotsa akrobazia gehiagokoa, manipulagarria […]

Gaur Ines Osinaga-ri dagokio Musibla honi hasiera ematea. Kubara eraman zituen zenbait abesti eta handik ekarri zituen itxuraldatuta, musikari eta lagun talde eder baten laguntzaz. Inesen musika iradokigarria da, paisaiak zabaltzen ditu begien aurrean. Udaberrixan Habana eta Itsasoa da Bide Bakarra izeneko grabazioetan bildu ditu esperientzia horiek guztiak uhinen artean. […]

Lehen gonbidatua Dutch Interior izango da. Moneyball izeneko azken diskoan giro barnerakoiak bildu dituzte. Kaliforniatik dator taldea eta gaurko saioari hasiera emateko aukera bikaina dela esango nuke. Aurrera gure bidean, Xabi Agirreren proiektua entzungo dugu. NI izenez bataiatu du ezohiko sentsibilitatea duen proiektua. Oraingoan bere bigarren grabazioarekin dator: Akorduan Gaude. […]

Kathryn Mohr kantautorearen Waiting Room diskoarekin hasiko dugu gaurko saioa. Azaleko irudiak irudikatzen duen argi lausoak diskoko giroa laburbiltzen du ederki. Abestiok ilunak dira, obsesiboak eta eremu ezin pertsonalago batera bideratzen gaituzte. Lip Critic taldearen estreinako diskoarekin jarraituko dugu. Hex Dealer. NY-ko taldeak elektronika-punk jorratzen dute. 12 abesti frenetiko bildu […]