Adrian Perez musikariak “curriculum” luzea dauka. Hasi Mogollon talde punkarekin eta jarraitu Mal de Ojo edo Haragi Gordina taldeekin. Beti berezi, beti oso berea den bide oparoa betetzen. Orain bere izenarekin ateratzen du disko guztiz interesgarria ekarri digu: Lasai Ederrean. Modu horretan disfrutatzeko diskoa, saio honetan gustura aletuko duguna. Pertsonalitate […]

Gaurko saioaren lehenengo konpasak oso dantzagarriak izango dira. Confidence Man talde australiarraren eskutik disko-soul zartako pare bat jarriko ditugu euren azken diskotik: TILT. Azken saioetan Txo musikariaren musika jartzen ibili gara. Gaur ere Eklektrikoak diskotik ateratako bi abesti ekarriko ditugu. Txomin Larronde itsasuarrak bigarren diskoan abesti biziak bildu ditu. Bere […]

Asier Olabarrietaren azken proiektua da Islabat, bide bat bere barneko uholdea argitara emateko. Disko kontzeptual bitxi eta eder batekin etorri da Islabat, (K)ito irakurketa bikoitza daukan titulua jarri diote. Egungo urgentziaren aurrean entzunaldi pausatu eta arretatsua eskatzen du diskoak. Ariketa osasungarria guztiz. Night Palace izena du hurrengo taldeak. Diving Rings […]

Egun hauetan, Hautsi da Anphora disko gogoangarriaren “berraurkezpena” egiten ari da Ruper Ordorika, disko hartan Bernardo Atxagaren poemak erabili zituen Ruperrek eta diskoa ikoniko bilakatu zen. Gaur, aitzakia horrekin gure saiora ekarri ditugu bertako bi abesti. Jarraian beste poeta baten testuetan oinarritutako beste abesti bilduma bat: Maleza/Sastraka. Peio Lizarralderen testuak […]