Gogo handia geneukan King Krule berriz ere programatzeko. Diskoen bizitza hilabete eskasekoa den garai hauetan ematen du aitzaki sendo bat behar duzula disko bera hiruzpalau aldiz jartzeko. Bada ez daukagu inongo aitzakirik, gustuko dugula baino ez. The Ooz diskoa 2017an kaleratu zuen King Krule eta bertan minimalismo lakarra eta melodia […]
Musibla
Txuma Murugarren esatari eta musikariaren eskutik, bertoko eta munduko musika berri finenak. Astelehenetan 21:00etan eta errepikapena larunbatetan 18:00etan
Gaurkoari hasiera emateko Estatu Batuetatik datorren CarSeatHeadrest taldea pintxatuko dugu. Virginiako taldeak Twin Fantasy izeneko diskoa kaleratu zuen otsail partean eta bertatik bi abesti hartu ditugu. Jarraitzeko Maite Arroitajauregik (Mursego) dantza garaikideko proiektu baterako musika landu du MUTU izeneko proiektu honetan. Mursegoren fineziak eta sentikortasunak emaitza ezin borobilagoa lortu dute […]
Saio honetako lehenengo gonbidatua Beach House izango da, euren azken diskotik (7) ateratako kantu pare batekin. Dream pop jorratzen duen talde honek atmosfera beteak sortzen trebea dela ikusiko duzue. Atmosfera beteekin jaraitzeko Zarautzetik datorren Buffalo taldea ekarri dugu. Ander eta Joanes Ederrak eta David Gorospek osatzen duten taldeak Zinematik diskoa […]
Gaurko Musibla honetan Acetone taldea entzungo dugu hasieran. Taldea 1992an sortu zen eta 2001ean desegin, baina Light in the Attic izeneko disko etxeak beren abestien bilduma bat kaleratu berri du Acetone 1992 – 2001 (Light in the attic records). Bigarren gonbidatua Courtney Barnett izango dugu. Oso disko ederra kaleratu berri […]
Saio honetan aspaldiko disko batzuk astinduko ditugu, hala nola Gravenhurst taldearen Black Holes in the Sand eta Beck artistaren Guero albuma. Honetaz gainera, MICE proiektua ekarri dugu beste behin ere, Miren Narbaizaren proiektu honetatik kantu pare bat atera ditugu eta honekin lotuta Joseba B. Lenoir-en azken diskotik beste kantu pare […]
Aupa lagunok, berrikuntza asko saio honetan. Baltimorretik datorren Beach House taldearen Dark Spring abestiarekin hasiko gara. Giro espazialak sortzen maisu agertzen zaizkigu, eta hori berresten dute Space Song izeneko bigarren abestiarekin. 7 du izena bere azken diskoak. Segidan, Damon McMahon-en proiektua, Amen Dunes, bertatik Blue Rose eta Miki Dora abestiak […]
Mirentxu Agerre eta Pantxix Bidart-ek Marie Bidartek sortu duten taldea dugu Behi Bideko Andere Xuriak (izen iradokitzailea benetan) eta proiektu honetan abesti klasikoak berregiten dituzte prisma oso pertsonal batetik. Damien Juradok bide luzea egina du jada, guk 1999ko Rehearsals for Departure diskoarekin ezagutu genuen eta geroztik beste hainbat disko kaleratu […]
Kaixo entzule. Nacho Vegasek bere bakarkako bideari ekin baino lehen, Ramon Lluís Bande poetarekin batera proiektu bitxi bat grabatu zuen asturieraz, Diariu izenekoa. Gaurko saiora ekarri dugu elkarlan horrek eman zituen bi diskoen lagin txiki bat. Jaraian, Mallorcako Antonia Font taldearen Batiscafo Katiuscas disko gogoangarritik ateratako bi abesti programatu ditugu. […]
Gaurko saioan pop ukituarekin hasi eta soinu lakar eta azeleratuagoak izango ditugu bukaeran. Torres (Mackenzie Scott) hasteko Three Futures diskotik ateratako bi abestirekin. Disko honek denbora eskaintzea merezi du, zenbat eta gehiago entzun gureago egiten den horietako disko bat da. Jarraian Rafa Rueda Hiri Kristalezkoa diskoarekin. Bilduma biribila egin du […]
Saio honi hasiera emateko aspaldiko disko bat aukeratu dugu, I’m the one, Annette Peacock-ek 1972an kaleratutakoa. Light in the Attic izeneko zigiluari esker berrargitaratu den diskoa. Jarraian Goat Girl taldea, lehen Shame izenez ezagun genituen taldekide berberek proiektu berria dakarkigute hego Londonetik. Abereh izango dugu hirugarren gonbidatua, Erik Berganza, 2017an […]
