Eraikinetan eta hiri-espazioan zentratuta, bero-boladen inpaktua minimizatzeko egokitzapen-soluzioen eraginkortasuna ebaluatzea du helburu EHUren, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren eta Extremadurako Unibertsitatearen proiektu batek (Evaluación de la efectividad de soluciones de adaptación para minimizar el impacto de las olas de calor: edificios y espacio urbano). Proiektu honek eraikinetan zein hiri-espazioan egokitzapen neurrien edo […]
Nabarmenduak
Gaurko saioan, punk, indie eta intimitate akustikoaren artean joan-etorriko bidaia egingo dugu, kantu zuzen eta istorio pertsonalez betea. Saioa hasiko dugu The Spitfires talde britainiarraren MKII disko berriarekin. Ska, mod, punk eta britpop ukitu klasikoak lotzen dituen lan honek erritmo azkarra eta kaleko istorio borobilak dakartza, dantzarako gogoz jartzen duten […]
Buiah taldea dator aste honetan gertu-gertutik, gure Bilbotik. Musikari izateaz gain, entzule sutsuak direla argi utzi digute, eta zein polita den jendea kontzertuetako lehenengo lerroan ezagutzea. Horrela hasi zuten haien proiektua, eta orain, EP bat kaleratuta dutela, lerro hori pasa eta eszenatokira igo dira. Azkenaldian lokalean sartuta daudela azaldu digute, […]
Irati Gorostidi zuzendariaren estreinako pelikula da Aro berria, eta Zinemalditik pasa ondoren, zinema aretoetara iritsiko da egunotan. Maite Muguerza, Jon Ander Urresti eta Edurne Azkarate dira aktoreetako batzuk. Ur-kontagailuen fabrika batean kokatzen da istorioa: langileak eztabaidan ari dira greba egin ala ez. Orduan, langileetan inkonformistenek haien bizimodua goitik behera aldatzea […]
Pantxoa eta Peio bikoteak, 57 urteko ibilbideari amaiera emateko, 2027ko urtarrilaren 10ean azken kontzertua eskainiko du. Azken Dantza izena jarri diote ibilbideari amaiera duina emango dion kantaldiari. Bikotearen kantagintza orduko euskararen, euskarazko kulturaren eta Euskal Herriaren aldeko borroka eta aldarri horren bozgorailu izan zen. Pozik eta gogotsu daudela adierazi dute […]
Duela 30 urte Zenbat Gara elkartearen ekimenez, euskararentzat basamortu modukoa zen hiri batean, oasi bat eraikitzeko ausardia izan zuten batzuek. Euskara erdigunera ekarri zuten, ametsa zirudien baina hemen gaude gaur, amets hura eguneroko lanarekin egia bihurtu dela ikusten. Kafe Antzokia ez da aretoa soilik, hemen Gabriel Aresti euskaltegia, Kurkuluxetan umegunea, […]
Penaz jaso genuen atzo Gau Irekia ez dela egingo. Bilbo Hiria irratiak bat egin izan du Sarean elkarteko kideekin eta kultur jaialdio erraldoi, herrikoi eta autogestionatuaren berri eman izan du. Baina gaurkoan bestelakoa da notizia: Finantzaketa publikorik gabe, Gau Irekia aurrera eramatea ezinezkoa da aurten, ez da egingo. 13 urtez […]
Udako etenaldi luzearen ostean bueltatu gara. Eta hasteko hilabeteotan irakurri/entzun/ikusi ditugun gomendio batzuk ekarri ditugu. Beraz, saio honetan Annie Ernaux, Eider Rodriguez, Sabina Urraca, Ottessa Moshfegh, Violaine Belot eta besteri buruzko iruzkinak topatuko dituzue. https://bilbohiria.com/docs2/2025/trabeskalea/251203_trabeskalea_gomendioak.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioa indartsu hasteko, Fontaines D.C. talde dublindarra izango dugu. Irlandako post-punk eszenako erreferente nagusi bilakatu dira azken urteotan, eta Romance disko berriarekin soinu landuago eta atmosferikoagoetara hurbildu dira, euren nortasuna galdu gabe. Jarraian, Deus Ez taldearen Zain diskoa entzungo dugu. Euskal Herriko banda honek rock alternatiboa eta melodia itsaskorrak […]
Gurekin dago Laura Mintegi idazlea. “Akabo” nobela berria plazaratu du txalaparta argitaletxearekin, Aspaldi zen Laurak ez zuela argitaratzen, ia 20 urte nahiz eta irakurri diogun idatzi beti idazten duela. Bikote harreman baten bilakaera kontatzen digu, traizioak, botere harremanak, ezin ulertuak eta asimetriak tartean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251208_laura_mintegi_akabo.mp3 Deskargatu hemen.
