Ostiralean Bilbon izango da ikusgai Zorionak Marimotots ikuskizuna, eta aitzakia ederra izango da Jose Mari Agirretxerekin berba egiteko. Porrotx Marimototsekin elkartuko da parke magikoan. Duela hiru urte amatxo Loreto hil zen, eta haren oroimenez intxaurrondoa landatu zuten agurrean. Dolua igarota, gaur ipuin kontari, kantari, dantzan eta jolasean ariko dira. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250910_porrotx.mp3 […]

Ostegunean, Tartean Teatroa konpainiak Kortxoaren dilema antzezlana eskainiko du ostegunean Pabellon 6 aretoan. Abiapuntu argi bat du antzezlanak: irakasle baten bilakaera ideologikoa. Patxo Telleriak idatzi, bera eta Mikel Martinez aktore lanetan ibili dira eta Mireia Gabilondo arduratu da zuzendaritzaz.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250909_mikel_martinez_kortxoaren_dilema.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur Ines Osinaga-ri dagokio Musibla honi hasiera ematea. Kubara eraman zituen zenbait abesti eta handik ekarri zituen itxuraldatuta, musikari eta lagun talde eder baten laguntzaz. Inesen musika iradokigarria da, paisaiak zabaltzen ditu begien aurrean. Udaberrixan Habana eta Itsasoa da Bide Bakarra izeneko grabazioetan bildu ditu esperientzia horiek guztiak uhinen artean. […]

Gernika-Palestina herri ekimenak hainbat ekintza antolatu ditu Palestinarekiko elkartasuna adierazteko. Bihar 16:00etan palestinar banderak erakutsiko dira Espainiako La Vuelta igarotzean eta, ostiralean, manifestazio lapikojotzea izango da Bilbon 19:00etan, Plaza Biribiletik abiatuta. Gaurkoan Ibon Meñika izan dugu gurekin, Gernika-Palestina herri ekimenaren kidea. Elkarteak antolatutako ekimenen nondik norakoak kontatu dizkigu eta Palestinaren […]

Bilboko Aste Nagusiaren bihotzean girotutako lehen filma pantaila handira iritsi da. Jone, batzuetan Sara Fantova zuzendari bilbotarraren opera prima da, 2023ko Aste Nagusian bertan filmatua eta jaialdi garrantzitsuetan arrakasta handia lortu duena. Istorioak Jone izeneko gazte baten heldutasunerako bidea kontatzen du, familia, lagunak eta maitasunaren lehen esperientziak uztartuz, jai giroan murgilduta. […]

Bilboko Aste Nagusian, 27 konpartsetatik 14k Coca-Colari boikot egingo diote, Israelgo genozidioaren eta apartheid sistemaren konplize izatea leporatuta. Horrela, ez dute multinazionalaren edari, material edo azpiegiturarik erabiliko, eta alternatiba jasangarriagoak bilatuko dituzte. Konpartsek azpimarratu dute Coca-Colak Israelgo kolonia okupatuetan jarduten duela, Palestinako baliabide naturalak ustiatzen dituela eta nazioarteko zuzenbidea urratzen […]

Confeti, el regreso antzezlana Aste Nagusian estreinatu berri da. Komedia musikatua da, eta Confeti izeneko gazte talde baten historia kontatzen du. 30 urte igaro dira taldea azken aldiz elkartu zenetik. Hala ere, kideetako baten heriotzak berriro batuko ditu gainerako guztiak. Horixe da antzezlanaren abiapuntua. Oholtzan honako aktoreak ikusiko ditugu: Mikel […]

Bilboko Aste Nagusia abiatu da, Francis Diez pregoilariaren eta Olatz Agirre txupineraren eskutik. Francisek erasorik gabeko jaien aldeko mezua helarazi du, eta Palestinan gertatzen ari den “genozidioaren” aurkako salaketa plazaratu du publikoaren aurrean. Arriaga barruan jasotako hitzak dituzu jarraian entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250816_AsteNagusia_hasiera_pregoia.mp3 Deskargatu hemen.