Gaurkoa bezalako egun batean sortu zen New Yorkeko Brooklyn auzoan Lewis Allan Reed (Lou Reed) estatubatuar rock musikari, konposatzaile eta argazkilaria. The Velvet Underground musika-taldea sortu zuen 1964an, John Calerekin batera, baina taldea utzi zuen 1969an, eta bakarlari gisa aurkeztu zuen 1972an Lou Reed diskoa. Urte berean, David Bowiek ekoitzitako […]
Nabarmenduak
Animaliek jaietan duten presentzia astindu dugu gaurkoan. Leioako Animaliekiko Tratu Txarrik Ez plataformako kide den Ruben Belandia elkarrizketatu dugu eta bi astoren ibilerak ezagutu: Platero astoa, Plentziako Isuskitza auzoan; Eo astoa, Cannes jaialdia konkistatu zuena (azken hori Ane Zabalaren ahotan, fikzioaren lurraldetakoa) Kazetari naiztarrak ere bisitan izan ditugu: Ion Garate […]
EHUko Landareen Biologia eta Ekologia saileko doktoratu ondoko ikertzailea da Estibalitz Txurruka. EHUko ibaien ekologiaren laborategian kolaboratu zuen eta gero, Bartzelonan, Ozeanografian eta Itsas Ingurumenaren Kudeaketa Masterra egin zuen. Master amaierako lana Bartzelonako Instituto de Ciencias del Mar-en egin zuen. Itsas ekologia da, egun bere ikerketa lerroa, eta bere doktorego […]
Gaur egun, “kolapsoa” hitza gero eta gehiago entzuten dugu. Sistema ekonomikoaren kolapsoa, klima larrialdia, zaintza-sistemaren gainbehera… Badirudi amaiera baten atarian bizi garela etengabe. Baina… zer gertatzen da kolapsoa bera ere produktu bihurtzen denean? Publizitate agentzia batean kokatzen gaitu Kolapsoa antzezlanak. Edozer saltzeko gai diren hiru langile, behar ez dena ere […]
50.a gertu dugu jada! Oraingo honetan, etapa ezinhobe isteko, Forma taldearekin gatoz. Julen eta Gorka izan ditugu bertan, boskote ederraren parte direnak. Talde berri hau buklean dugu azkenaldian, eta saio honetan proiektuaren nondik-norakoak azaldu dizkigute. Betiko moduan, haien gomendio musikalak tartekatu ditugu, zerrenda ona osatuz. Kolorea ekarri digute irratira eta […]
Gaurko saioan hiriaz arituko gara. Aztertuko dugu zer hartzen den kontuan hiri bat diseinatzeko, nola eragiten duen hiriak gizartearen konfigurazioan, nola ulertzen dugun segurtasuna… Gaur ere ez gaude bakarrik, Ula Iruretagoiena arkitektoa izan dugu honetaz guztiaz hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2026/trabeskalea/260220_trabeskalea_hirigintza.mp3 Deskargatu hemen.
Euskal Herriko musikan urrats garrantzitsu bat eman berri dute: jaio da Euskal Herriko Orkestra Barrokoa, gurean hutsune nabarmena betetzera datorren proiektu berria. Orkestra barroko bat ez da ohiko orkestra sinfoniko bat: garaiko instrumentuekin —edo haien kopiekin— eta interpretazio historikoaren irizpideekin lan egiten duen taldea da. Tripazko hariak, arku bereziak, tiorbak, […]
Pekatu mortala egin dugu gaurkoan Kirol Eskirol saioan, eta egin behar ez genuena egin dugu: Furtbolari buruzko programa Futbola eta gizartearen arteko lotura eta deslotura aletu ditugu Xabier Aierdirekin Ez dugu 4-4-2, 3-5-2 ala 3-4-3 formazioari buruz eztabaidatu, eta bertebrazio eta haustura sozialak izan ditugu hizpide Ane Zabala eskirol lagunak […]
Metrokoadroka kolektiboak Otsailaren 19an estreinatuko dugu BI BASO BAT UR antzezlan berria Galdakaon bertan, Udalbiltzako Geuretik Sortuak proiektuaren barruan. Bakarrizketa bat lau gorputz eta ahotsetan ekarri dute, tratu txarrak gaia hartuta; nola berreskuratu daiteke lapurtutako alaitasuna? Lau pertsona dantzaleku baten erdian. Bakoitzak baso bat ur du eskuan. Lauak guztiz geldi […]
Aurreko saioan dantza aipatu genuen eta oraingoan indar handiz ekarri dugu gai hori. Aste honetan gurekin: Jaiotz Osa. Osa Mujika konpainiako dantzari eta koreografoak, bere ibilbidea azaltzeaz gain, musikarekin duen lotura argi utzi digu eta hainbat gomendio ekarri dizkigu. Beharrezkoa duela kontatu digu, istorioak kontatzeko. Emanaldi mota hauetara ohituta ez […]
