Atzo bukatu zen Euskaraldia: hizkuntza ohiturak euskarara gerturatzeko 11 egunetako ariketa praktikoa. Horren behin-behineko balorazioa egin dute gaur goizean Euskaraldiko koordinazio mahaia osatzen duten erakundeetako kideek. Aipatu dute guztira 450 herri murgildu direla Euskaraldian eta pozgarria izan dela ikustea inoizko herri gehienetan piztu dela ariketaren beharra eta antolatzeko ilusioa. Ariketaren […]

Maiatzaren 25ean, igandean, ospatuko da Ibilaldia Galdakaon. Aurten Eguzkibegi Ikastolari egokitu zaio jaia prestatu eta antolatzea. Itxaso Etxebarria da Eguzkibegiko zuzendaria eta berak eman dizkigu xehetasun gehiago. Urte luzea izan dela aitortu du Etxebarriak, baina egindako lanarekin oso pozik daudela ere gehitu du. Gaineratu du, komunitateari garrantzia eman diotela eta […]

Elkar argitaletxeak plazaratu berri du Aitor Oñateren Lohizulo nobela. Eleberri umoretsua da, gure munduaren argazki edo erretratu egiten diguna. Marrolo da bertan protagonista, Aitorrek berak azaldu digunez. Bere lehenengo eleberria den hau nobela urbano bezala definitzen du berak. Politikaren mundua eta kalekoa nahastean gertatu daitekeena islatu du Oñatek orriotan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/piperpolis/250520_piper_aitor.mp3 […]

Gaurko saioan Lasartetik etorri zaigu Hugo, gu bezain friki eta jator. Aurretik Pogrom bezalako proiektuetan aritua, orain Mostaza Karizia taldean murgilduta dago. Hasiera batean zerrendan “edozer” sartu nuela pentsatu arren, nahiko argi geratu da badagoela zerbait amankomunean bertan. Kanta batetik bestera saltoka joan gara, 80. hamarkadak garrantzia hartu duelarik bueltan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250513_norbait_hil_da_hemen_21.mp3 […]

2021eko apirilean Lekarozen, Baztanen, makinen aurrean jarri, bideak itxi eta, behin-behinean, Aroztegiko proiektuaren lanak geldiarazi zituen mobilizazio herritar batek. Ondorioz, “talde kriminal antolatu bat” izatea eta “derrigortze eta bortxa” delituak egitea leporatzen diete zazpi baztandarri. Oiher Urrutia Aroztegiko Elkartasun Komiteko kidearekin hitz egin digu eta argi adierazi du ez direla […]

Gaur hasi da Euskaraldia eta hamar egunez Euskal Herriko ahoak eta belarriak euskaraz beteko ditu. Hizkuntza ohiturak eta euskara erdigunera eramatea dira helburuak. Euskal Herriko hainbat txokotan hasiera ekitaldiak egingo dituzte gaur, guk Bilbokoaren berri jaso dugu Alazne Astorgarekin. Indautxuko Plazan hasiko da arratsaldeko 18:00etan, eta 19:00etan izango da ekitaldi […]

Hyperbolika taldea izan dugu gurekin aste honetan. Donosti eta Aretxabaletatik datorren duo berria dugu hau. Haien bide musikalean garrantzitsuak izan diren erreferenteak ekarri dizkigute eta hainbat gai irten dira bitartean. Esperimentatzen jarraitzeko gogoak dituztela argi utzi digute, ea laster kontzerturen batean ikusten dugun elkar. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250505_norbaithildahemen_20.mp3 Deskargatu hemen.

Kirol Eskirol munduari gorazarre egin diogu eta Bilbon egin diren “Gourmet Lasterketak” hedatu ditugu airera Durangoko On Ekin nutrizio zentroko Nahia Zeziaga izan dugu eta @ane_zabala k The Big Size dokumentala ekarri digu. Kolaboratzaileen arbola astindu dugu eta Bittor Beaskoetxea eta Maite Sarasola etorri zaizkigu kontu-kantari, musika… On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/kiroleskirol/250508_kirol_eskirol_nutrizioa.mp3 […]