Larunbat honetan, ekainak 7, Bilboko Autonomia kalea ikurrinez beteko da. Gure Eskuk antolatutako mobilizazio nazionalak herritarrei dei argia egin die: Euskal Herriaren ikurra den ikurrina eskuan, kaleetara ateratzeko eta burujabetzaren aldeko aldarria egiteko. Mobilizazioa arratsaldeko 17:30ean abiatuko da La Casillatik, “Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki” lelopean. Josu Etxabururen esanetan […]

Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti Segurola idazlea zendu zela. Urteurren garrantzitsu horren harira urte bukaera arte iraungo duen egitaraua aurkeztu dute gaur. Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU), Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin eta Bilboko Koralarekin elkarlanean osatu da egitaraua, eta Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, EiTBk eta […]

Eszena berritzailearen epizentro bihurtuko dira Bilbo eta Barakaldo datorren ekainaren 4tik 7ra, ACT – Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdiaren XXII. edizioa ospatuko baita bertan. BAI Antzerki Ikastegiak antolatzen duen jaialdi honek, urte luzetako ibilbideari eutsiz, diziplina eszeniko garaikideen aldeko apustu sendoa egiten du berriz ere: antzerkia, dantza eta performancea uztartzen dituzten […]

Plentzia Kirol Elkarteak bere mendeurrena ospatuko du ekitaldiz betetako egitarauarekin. Larunbatean egun osoko ekitaldiak antolatu dituzte. Eta bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu, izan ere egitarauan barruan gure irrati emankizuna izan da. Plentzian futbola aspalditik zen ezaguna, baina 1925eko urriaren 12an ameslari talde batek pauso erabakigarri bat eman zuen: Plentzia […]

gaurkoan isiltasunaz arituko gara. Isilik gelditzeko agindua ezarri ohi zaigu kolektibo gutxituoi, eta bizi izaten ditugun erasoak kontatzea, narratzea, komunitateari, taldeari, gizarteari traiziotzat hartzen da. Edonola ere, badakigu isiltasun horrek ez gaituela babestu eta ez gaituela babestuko. Hori dela eta, isiltasun agindua urratu egingo dugu saio honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/trabeskalea/250531_trabeskalea_isiltasuna.mp3 Deskargatu hemen.

Txosnak Euskal Herriko ondasun immaterial izendatzeko bidea abiatu du Euskal Herriko jai mugimenduak. Bilbon egin zuten aurkezpena eta denetarik izan zen Miribillan: txosna, jaietako zapitxoak, musika eta bertsolariak. Txosnen garrantziaz aritzeaz gain, azpimarratu dute txosnak ez direla edariak zerbitzatzeko barra hutsak eta horiek defendatu behar direla. Larunbatean bertan hasi zen […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, turistifikazioa. Erreportaje sakona egin dute; izan ere, jardunaldi batzuk egin ziren apirilean Bartzelonan, eta mundu mailako zonalde turistikoenetan eredu horren aurka ari diren herritar taldeak elkartu ziren bertan. Barrualdean, Mikel Ayestanari elkarrizketa. Palestinaren gaineko liburua argitaratu du eta hori izan dute mintzagai. […]

Bilboko hiru lagunek sortutako talde berria aurkeztu zaigu aste honetan. Bakoitzak bere proiektua izateaz gain, orain, hirurak bat dira: Kalamo Kurrente. Proiektua azaldu digute, prozesuari buruz aritu gara eta beste behin zerrenda bat osatu dugu gure artean. Ekainak 6an izango dute hurrengo kontzertua Leioan, animatu bertara! https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250521_norbaithildahemen_22.mp3 Deskargatu hemen.

Lehen gonbidatua Dutch Interior izango da. Moneyball izeneko azken diskoan giro barnerakoiak bildu dituzte. Kaliforniatik dator taldea eta gaurko saioari hasiera emateko aukera bikaina dela esango nuke. Aurrera gure bidean, Xabi Agirreren proiektua entzungo dugu. NI izenez bataiatu du ezohiko sentsibilitatea duen proiektua. Oraingoan bere bigarren grabazioarekin dator: Akorduan Gaude. […]