Al programa d’aquesta setmana en Cesc ens parla de les il·lusions fallides del procés. Escoltarem una llegenda del Garraf amb l’Albae. La Jorja ens descobrirà al poeta Robert Lowell i disfrutarem d’”el Diluvi” amb en Marcel. Aste honetako saioan Cesc-ek prozesuaren ilusio zapuztuez hitz egin digu. Garrafeko kondaira bat entzun […]

Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak bertsoaren mundua arakatu dute beste behin ere. Saio honetan Bilboko Zazpikatu gaztetxean jokatutako BERTSOERRONDA sariketaren finala eskaini dute (aukeratutako ariketak). Otsaila-martxoan zehar Erronda kaleko 4 tabernatan beste hainbat kanporaketa jokatu eta gero, 10 bertsolari gazte sailkatu ziren finalera eta bertan Urko Arregi izan zen garaile. […]

Jone Basterra txirrindulariarekin solasean egon da Ander Cornejo gure kolaboratzailea,  kirolari gaztea da baina handbike txapelketetan lorpen garrantzitsuak izan ditu. 2013an, adibidez, bi domina eskuratu zituen Europako zirkuituan. Kirolari eta bere ibilbideari buruz mintzatu da. Txikitatik gustatu izan zaio txirrindularitza eta bere lesioa dela eta  hau da txirrindularitza egiteko daukadan […]

Thierry Biscary Ttirritt-en izen artistikoa da Manez. Hainbat taldetan  aritu ondoren, bere kantuak aurkeztu ditu Kobreak metalezko tresnen taldearekin grabatutako diskoan. Gaurkoan Bilboaldean izan da diskoa aurkezten eta Bilbo Hiria Irratian ere izan da. Martxoaren 28an Bilbon aurkeztuko du Manezek diskoa, alondegian. Kantuen doinu guztiak Biskarik sortu ditu, baina hitzak […]

Burujabetza energetikoa herritarren boterea errebindikatzen du, energiaren produkzio eta banaketaren sistema kontratatzeko, energia oinarrizko giza-eskubide bat baita, espekulazio eta pilatze logikatik kanpo egon behar dena. Aldaketa klimatikoa eta energia krisiaren aurrean burujabetza energetikoa ezinbesteko tresna dugu norabidea aldatzeko mundu osoko komunitateetan. Gizarte bakoitzak, herrialde bakoitzak bere bide berekoa du energia […]

1918ko martxoaren 27ko udalbatzak Bilboko Muxika eta Indautxuko eskoletan euskarazko ikastaroak ematea onartu zuen. Lau irakasle kontratatu zituen, ordutegitik kanpo bere borondatez joango ziren ikasleei euskara irakasteko. Karlistek, jeltzaleek eta Antxon Bandres errepublikazaleak babestu zuten proiektua. Besteek, ezkerreko nahiz eskuineko, aurka bozkatu zuten. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180321_gomutan41.mp3 Deskargatu hemen.