Bilboko Udalak, Gabriel Aresti Elkarteak eta Euskaltzaindiak Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain bilbotarraren izena eta izana gogoratu dituzte. Bide batez, 60ko eta 70ko hamarkadetan euskal kulturgintzak eta euskalgintzak bizi izan zuen egoera errepasatu dute. “Gabriel Aresti eta bere garaia, euskara biziberritzearen bidegileak” jarrdunaldietan. Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan bildu dira, besteak beste, […]

Gaurko saioan Baloreak egitasmoa ezagutu dugu. Baloreak giza balioak Euskal Herriko txoko guztietara musikaren bidez helarazteko sortutako proiektua da,  8-14 urte bitarteko bost haurrek osaturiko musika talde bat du ardatz. Netsanet, Kaiet, Luna, Iradi eta Asier  kantua biziki gustuko duten bost neska-mutil dira. Baloreak giza balioei balore handiz helduko dien proiektu berritzailea da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181011_Baloreak_egitasmoa.mp3 […]

Gaurkoan, Euskara jendea atalean,  Xamarren Etxera bidean azken liburuan barrena bidaiatu dugu. Aurreko lanekin alderatuta ezberdina da, bizipen pertsonaletatik abiatu baita. Belaunaldi oso batek bizi izandako prozesu baten testigantza bildu du Xamarrek, 1970eko hamarkadatik aurrera, Garraldako eta Aezkoa ibar osoko euskararen egoera hizpidera ekarriz. Kontakizuna ikuspegi pertsonaletik egina bada ere, […]

Gaurko saioan Sonakay taldearen bista izan dugu, ostegunean Bilbon aurkeztuko dute disko berria. Sonakay, euskal zein ijito erro sendoko talde donostiarrak, bere lehen diskoa kaleratu du. “Sonakay denontzat” izeneko lana, Mutrikuko AME estudioetan grabatu dute  eta zazpi abesti egin dituzte. Abesti propioez gain, euskarazko lau bertsio ere grabatu dituzte: Benito […]

Gaurko Xerezaderen artxiboan Iban Zalduaren “ Gerra Zibilak” ipuina entzuteko aukera dugu. Ohikoa autorea da Xerezaderen artxiboan, behin baino gehiagotan ekarri dituzte Zalduaren ipuinak bertara. Gerra Zibilak ipuina, Gatazka armatuen eta zehazki Euskal gatazka armatuaren metafora fantastikoa da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/Xerezade/181016_GerraZibilakOsorik.mp3 Deskargatu hemen.

Eñaut Elorrietak Harian izeneko proiektua aurkeztu du. Kaabestri String Ensemble hari boskotearekin ariko da. Euskadiko Orkestra sinfonikako bost musikarik osatzen dute, bi biolin, biola, txelo eta kontrabaxua. Bere ibilbideko errepertorioko kantuak moldatu dituzte eta baita bertsioak prestatu. Kantu berriak ere sortu ditu hari laukotearekin batera. Kantuen moldaketak Fernando Velazquez, Carlos […]

Aste honetan, jabetza intelektuala babesteko intentzioarekin, Europan eta Espainian onartu nahi dituzten lege berriak komentatu ditugu. Orduaren aldaketa, Amazonen prezioa, Google plusen desagerpena eta iragarkien sarrera WhatsApp-en gure eztabaidak hornituko dituzte. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin jorratzen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean261.mp3 Deskargatu hemen.

Baikor aurkeztu du bere burua. Bizitzan oro har, euskararen geroari dagokionean ere bai. Barmeotarra, 18 urte zenean Bilbora etorri magisteritza ikasten eta bertan agertu zitzaion giro sozio-politiko-afektiboan erroak bota zituen. Sasoi hartako Bermeon heroinak ze gogor jo zuen etorri zaigu berbagaira, eta haietan denboretan agertu ei zana: herri hartan bereziki […]