Areatzan ospatzen ari den Bilboko Liburu Azokaren 48.edizioan, gaur goizean, Joan Mari Torrealdaik jasoko du Urrezko luma. Jose Mari Sors laguna izan da aurkezpenean eta zaila egin zaio minutu pare batean haren lana laburbiltzea: idazlea, ikerlaria, kazetaria soziologoa… Euskararen eta euskal kulturaren alde egin duen lana goretsi dute azokaren antolatzaileek, […]
Nabarmenduak
Aneguriak Ekainaren 3an Frambuesas y palomitas lana zuzenean aurkeztuko du Kafe Antzokian. Kontzertu berezia eta disko berezia da oraingo, Anerekin batera Behotsik Orkestra egongo da. Apiril eta maiatzean buru-belarri dabiltza lanean, diskoa grabatzen eta zuzenekoa prestatzen, Aneguria izan da gurean, kontzertua eta ekain bukaeran argitaratuko duen kontzertua aurkezten. “Dana edo […]
Ekainaren 1etik 11ra burutuko da Caostica film laburren, bideoklipen eta animazioko lanen hamaseigarren jaialdia, Bilbon. 12 herrialdeetako 54 lan aurkeztu dira jaialdira. Gaur izango da irekiera ekitaldia Bilborock aretoan bertan Los Ganglios, Dj Mimoloco & VJ Anisakis kontzertua izango da. Ondoren leku anitzetan izango dira proiekzioak: Anti liburu dendan, Mariaren […]
Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey berriro bildu dira bi gai aztertzeko. Alokairuen krisia aztertu dute, batetik, prezioen igoera eta eskaintza eta eskariaren arteko arrakalak aztertu dituzte, Euskal Herrian dauden etxe hutsen kopurua altua dela nabarmenduz. Bestetik, pentsioen auzian emakume eta gizonen artean ematen diren ezberdintasunak […]
Euskal Herriko lehen banku etikoa da Fiare, eta ONCE fundazioak ematen duen elkartasun saria jaso berri du. Ander Cornejo kolaboratzaileak Juan Garibi elkarrizketatu du Fiareko zuzendaria. 2005ean abitu zen Fiare proiektua, eta azken urteetan hazkunde handia izan du. Banku etikoaren fenomenoa duela hogeita hamar urte abiatu zen Hegoaldeko herrialdeetan, Bangladeshen, gerora […]
Ekialde hurbileko gakoak irrati tartearen laugarren atal honetan, terrorea eta intoxikazioa jorratuko ditugu: Terrorea Siriako gerraren ezaugarri bezala eta, bestalde, Siriako gerraren inguruan egon den eta dagoen izugarrizko intoxikazioa. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180530_Zer%20Gertatzen%20da%20ekialde%20hurbilean%2004.mp3 Deskargatu hemen.
Bilboko euskaltzale mugimenduak, Bilboko udalak eta hainbat entitatetako ordezkariek agerraldia egin dute Pergolan, bilbotarrak Euskaraldian parte har dezaten deialdia eginez. Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen ekimena antolatzeko Bilbon hainbat batzorde eta lan talde martxan daudela azaldu dute bozeramaleek. Euskal Herri osoan egingo den ariketan Bilbo ere […]
Gaurkoan Josu Bergara batu zaigu saiora, argitaratu berri duen lana aurkeztu eta zuzenean kantu bat eskaini digu. Abeslari bizkaitarrak Akorde txikiak bandaren laguntzaz bosgarren diskoa argitaratu du. Lan honek Asunak. Bide-bazterreko melodia sendagarriak izenburua du eta, momentuz, aurrerapen gisa, Astelehen arrunta abestia plazaratu dute. Argi geratu zaigu kantu txikiek badutela […]
Gaurkoan gai bitxia ekarria digu Oierrek “Euskal militantearen sindromea”, mundu guztian gertatzen dena da, zenbat eta gehiago ekin horrek ondorioak usten ditu gure osasunean. Abertzaleen artean oso zabalduta dagoen sindrome hau askotan ikusten du kontsultan, eta ziur dago makinatxo batek bere burua erretratatuta ikusiko duela hurrengo minutuetan. Lantokian, gorputzeko minak […]
Ligoteoaren inguruan hitz egin dugu gaurkoan Amaia Urrejola eta Mikel Oribe sexologoekin. Ligoteoa edo ligatzearen inguruan jardun dugu. Ligotegoa arautu daiteke? Galdera horrekin abiatu dugu saioa. Ligoteo sanoa izatea baino gehiago ligoteo jatorra terminoa erabili beharko genukeela gomendatu digute. Lehenik eta behin argi izan behar duguna da ligoteoa ezin dela […]
