Xabier Montoiarekin hasiko dugu gaurko saioa, Gorraizea bere azken diskoan bltzen dituen bi kanturekin, lehena eta azkena. Disko biribila egin du Xabier Montoiak, soka laukote baten eta piano baten laguntzaz, funtsean, abesti bilduma zirraragarri bat plazaratu du. Segidan, Txilly, Alain Mendizabalen ezizena dugu, Oiartzundik datorren gazte honek Gauetako hitzak izeneko […]
Nabarmenduak
Gerra hemen hasten da izenpean dokumentala egiten hasi berri dira Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma eta Gasteizkoak kolektiboa. Euskal Herriko armen ekoizpena eta, bereziki, Bilboko Portutik egiten den armen trafikoa salatzea helburu du dokumentalak. Finantzazioa lortzeko crowdfunding bat ireki berri dute. Gurera gonbidatu dugu Joseba Sanz Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidea […]
Morau kantariaren bakarkako azken diskoa ekarri digu Rafa Ruedak. “Egunsentiak alperrentzat” izenpean bildu ditu kantu berriak. Orain arteko lanik pertsonalena dugu. Bakarka eginiko disko hau oso intismita dela azaldu digu, eta zaintzaren gaiak garrantzi berezia hartzen du. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180302_RafaRueda_Morau.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Iñigo Iraultza aktorearekin izandako solasaldia ekarri digu Ander Cornejo kolaboratzaileak. “La pez” antzerki taldeko partaidea dugu eta etsaiotan murgilduta dabil laster estreinatuko dute eta kale ikuskizun berria. Bestetik Olentzero munduan ekimenaren inguruan mintzatu da ere. Iñigo Iraultza “Iru” aktore getxoztarrak dokumental batean batu ditu Olentzero Munduan proiektuaren bidez bizitakoak. […]
“Errezagoa dugu munduaren bukaera irudikatzea, kapitalismoarena baino”, esan omen zuen Frederic Jameson, Ipar Amerikako filosofo marxistak. Eta ez zaio arrazoirik falta gure aburuz. Garapen sustengarriaren leloa agorturik, ekonomia edo kapitalismo berdea asmatu berri dute irtenbidetzat. Natura eta bere zikloak kapital berriak bihurtuz, naturaren prozesu ekosistemikoak ere finantziarizazioan eta merkatal dinamiketan […]
Maialen Lunjanbiok irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saio berezia egin du BECetik. Egun osoan zehar Potto saioko lagunekin batera, finala zuzenean eskaini dugu. Erlantz Ibargurengoitia, Jon Renteria eta Eneko Abasolo Abarkas izan dira mikrofonoetan; sare sozialetan eta soinu editore, hurrenez hurren, Jabi Zabala eta Ane Zabala. […]
Bilbao Mendi Film Festivalen bigarren asteburua oparo dator. Sail Ofizialeko azkenengo filmak proiektatuko dira gaurtik larunbatera bitartean, eta larunbatean bertan Peter Habelerren omenaldia egingo da, WOP Saria jasoko du alpinismoaren balioak zabaltzen eginiko lanaren aitortzan. Igandean, azkenik, 10. edizioko filma sarituak programatuko dira Sala BBK-n Non Stop 4 saiotan. Aitor Elduaienek eman dizkigu jaialdiaren zehetasunak. […]
Azken bolada honetan, hedabideetan zein lagunen arteko solasaldietan gero eta maizago entzuten ditugu antioxidatzaileei buruzko aipamenak. Konposatu berezi hauek izaki bizidunen defentsan daukaten eginkizun garrantzitsua eta gure osasunari dakarkioten onura etengabe goraipatzen dira solasaldi horietan. Baina hona zenbait galdera: zer dira antioxidatzaileak, zehazki esanda? Nola lan egiten dute gure barnean? […]
Izar antzezlanean izen bereko ume baten istorioa kontatuko dute Marie de Jongh konpainiako kideek oraingoan. Piano jole aparta da Izar eta artista arrakastatsua izateko bidean da. Hala ere, bizitzako gertakizun latz baten ondorioz, hankaz-gora jarriko da familiaren egoera. Bizitzak ematen dituen kolpeei aurre egin behar zaiela erakutsi nahi izan du […]
Gaur Iker Artza eta Haritz Artola izan ditugu estudioan. Gurekin talde batzuen lana aztertu eta entzun ere egin dugu: Brigada Criminal, Bizardunak, Fiachras, Stanislaw eta, batez ere, Unidad Alavesa. Talde hauetan guztietan ibili dira Iker eta Aritz azken bi hamarkadotan, gure eszenako kantu bizienetako batzuk eginez. Batzuetan punk-rock eremuan, besteetan […]
