Hyperbolika taldea izan dugu gurekin aste honetan. Donosti eta Aretxabaletatik datorren duo berria dugu hau. Haien bide musikalean garrantzitsuak izan diren erreferenteak ekarri dizkigute eta hainbat gai irten dira bitartean. Esperimentatzen jarraitzeko gogoak dituztela argi utzi digute, ea laster kontzerturen batean ikusten dugun elkar. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250505_norbaithildahemen_20.mp3 Deskargatu hemen.

Kirol Eskirol munduari gorazarre egin diogu eta Bilbon egin diren “Gourmet Lasterketak” hedatu ditugu airera Durangoko On Ekin nutrizio zentroko Nahia Zeziaga izan dugu eta @ane_zabala k The Big Size dokumentala ekarri digu. Kolaboratzaileen arbola astindu dugu eta Bittor Beaskoetxea eta Maite Sarasola etorri zaizkigu kontu-kantari, musika… On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/kiroleskirol/250508_kirol_eskirol_nutrizioa.mp3 […]

Erroldarik gabe, izaterik ez. Hori da igande honetan, maiatzaren 11n, Bilboko kaleetan ozen aldarrikatuko den mezua. Herritar guztiok eskubide berberak izatea aldarrikatzen duen “Erroldaren Korrika” egingo da goizeko 11:30ean, Errekaldeberriko Plazatik abiatuta. 6 kilometroko lasterketa edo 3 kilometroko ibilaldia aukeran, musikaz, zozketaz eta sorpresez inguratuta. Erroldaren garrantsiaz jardun dugu Luisekin. […]

Donostitik zuzenean etorritako taldea dugu oraingoan, Indabe. Hiru gaztek sortzen duten talde honek disko bat atera berri du, “Ez banaiz” izenekoa. Saio honetan diskoari buruz eta azkenaldian izandako errefereteei buruz aritu dira. Momentu lasai batean entzuteko zerrenda polita irten da denon artean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250415_norbaithildahemen_19.mp3 Deskargatu hemen.

Gipuzkoako Asgarth heavy metal bandak Jainkoen egoitza lehen lana gogora ekarriko du. 25 urte bete ditu eta kontzertu bereziak eman dituzte, larunbatean Bilbon izango dira Zorrotzako gaztetxean. Gaur egun, bost musikari hauek osatzen dute Asgarth:Asier Enbil (ahotsa), Unai Zabala (gitarra), Ander Cañas (gitarra), Mikel Yarza (baxua) eta Etxahun Urkizu (bateria). […]

Bloñ seikote baxenabartarraren musikarekin emango diogu hasiera gaurko saioari; Paxkal Irigoyen Etxeberrik eta Maia Iribarne Olhagarik sortu eta zuzendutako ikus-entzunezko lana da Bañolet Kantuz, Garazi eskualdeko herritarrekin auzolanean filmatua, eta berorren musika da Bloñ taldearen diskoko eta zuzenekotako mamia. Starchris izena du Body Meat-en debut luzea, badirudi gaur egun gure […]