Alda Zaharreko Jai Batzordeak krosa antolatu du iganderako auzoan. Iñaki Etxarrik Zaharrean Berri Jai Batzordeko kideak kontatu digu krosa egitearen ideia. Korrikaren bueltan auzoa apaindu zuten eta abuztuan, aurretiko abisurik gabe, isuna iritsi zitzaien. Isunari aurre egiteko eta kaleak erabiltzeko eskubidearen alde egiteko krosa antolatu dute auzoan. Izen-ematea igandean bertan […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, kosmetikoak. Garbiñe Larreak liburua argitaratu du ARGIArekin, eta kosmetikoak sendabelarrekin egitea proposatzen du, besteak beste, lurra ez kutsatzeko. Bestalde, Luis Gonzalez Reyes aktibista elkarrizketatu dute; madrildarra da bere, Ekologistak Martxanen bueltan ibili izan da eta desazkundeaz aritu dira. Bukatzeko, Uxue Alberdi elkarrizketatu […]

La Sinsorga kulturgune feministan aurkeztu du Aiert musikari gazteak bere lehen lan luzea: Somateka. Gurean ere izan da eta lanaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Guztira diskoak 8 abesti ditu eta guztiak “somateka” kontzeptuaren baitan sortu ditu; Olatz Salvador ere izan du kolaboratzaile. Lehenengo kontzertua Oñatiko, bere herriko, gaztetxean egingo du […]

Aste honetan Integrazio Batzordea ezagutzeko aukera izan dugu. Maripi Toledo elkarteko langilearekin aritu gara solasean eta berak kontatu dizkigu xehetasun gehiago. Integrazio Batzordea Seaskako federakuntzaren barruan dagoela kontatu digu, eta helburu argi bat dutela: desgaitasuna duten umeen eskolaratzea sustatzea. Horretarako, proiektuak, diru-bilketak eta ekimenak egiten dituzte.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/bizipoza/241119_integratzaile%20batzordea_maripi.mp3 Deskargatu hemen.

Abestiak eta abestiak, horiek izaten ditugu guk hizpide. Ugalddd|ek asteon gaur egungo euskal rock abestiak ekarriz dizkigu. Nola ez, #sakonak ere jarri gara abesti batzuekin, baina nagusiki abesti kañeroak komentatu ditugu. Txutxumutxuak kontatu ditugu, gure bizipenez ere aritu gara eta barre egin dugu. Guk behintzat gozatu dugu, orain zuen txanda! […]

Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak “Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika” aldarrikatzera deitu du abenduaren 7an, Durango. Intza Gurrutxaga mugimenduko kideak kontatu digu euskara larrialdi egoeran dagoela, eta euskararen aurkako oldarraldia azkenaldia bizkortu egin dela hainbat eremutatik. Intzaren hitzetan, Durangoko Azokara joango diren euskaltzaleak batzeko mobilizazioa izango da. Eskuartean proiektu eta ideia gehiago […]

Jose Pablo Arriaga artistaren “Ama” erakusketa ikusgai dago jada Bilboko Berreginen museoan. Amatasunaren alderdi desberdinak irudikatzen saiatu da eta ideia bere amarengandik etorri zitzaion. Guztira, 11 eskultura egin ditu eta Arriagaren obra bakoitzari museoak bi obra gehiago jarri dizkio, elkarrizketa bat simulatuz. Gaineratu du, emaitzarekin pozik dagoela eta “Ama” kolekzioa […]

Jon Maya dantzariaren deia jaso ondotik, Leire Bilbaok “Klera” proiektuari hitzak jarri dizkio. Lengoaia artistiko ugari batu dituzte: musika, dantza eta ilustrazioa. Testuak Leire Bilbaok egin ditu, musika Maite Larbururena da eta koreografiak Jon Mayak egin ditu. Leire Bilbaorekin aritu gara solasean eta berak kontatu dizkigu proiektuaren nondik norakoak. Leireren […]

Sünek, Josune Arakistainek, bakarkako ibilbideko bere lehen lana aurkeztu berri du. Irratian izan dugu gurekin eta berak eman dizkigu xehetasun guztiak. AMAINEMAN deitzen da lana, eta guztira 11 abesti ditu. Bere hitzetan, bereziena, beharbada, lehenengoa: kantauri. Huntzarekin amaitu berri duen ibilbidea eta hasi duen ibilbidea uztartzen baitu abestiak. Gainera, kolaborazioak […]