Euskaltzaleen Topaguneak hasiera berri bat hasi du: Taupa Euskaltzaleen Mugimendua. Euskara taldeen federazio izatetik, mugimendua izatera igaro dira, eta aurrerantzean norbanakoek ere parte hartu ahal izango dute. Jon Zapata Taupako aktibazio arduradunak eman dizkigu xehetasun gehiago. Argi adierazi du Topaguneak abiatutako lan ildo eta helburuekin jarraituko dutela. Eta gaineratu du, […]

Irratia bizipozten jarraitu dugu eta asteon Juneren Hegoak elkartearen txanda izan da. Bearekin aritu gara solasean, elkarteko boluntarioa da eta kontatu digu ia-ia hasieratik dagoela elkartean boluntariotza lana egiten. Juneren Hegoak elkartean gaixo dauden haur eta familiekin egiten dute lan: laguntza, akonpainamendua eta babesa. Elkartearen beste lan-ildo fuertea sentsibilizazioa da: […]

Gaur Izaki Gardenak taldearen disko berriarekin abiatuko dugu saioa. Diskoak Orube izena du eta rock tentsio neurtua eskaintzen dute eta aspaldiko partez hain berezko dituzten amerikana soinuok biltzen gaituzte diskoa entzutean. Formazioaren etapa berri bat irekitzen dute disko honekin. Kim Deal musikariaren azken diskoa dator hurrengoa. Pixies taldeko kideak, proiektu […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia; Getarian dago eta hegalaburra, atun gorria, gizentzeko bi kaiola handi dira. Ez dago informazioa askorik eta dagoen apurra bildu dute erreportajean. Bestalde, Milvian Aspuac izeneko emakumea elkarrizketatu dute: maia herri indigenakoa da eta maia herriaz […]

Gaurkoan Danteren lumatik abiatuz, gure izpirituak, edo arimak edo energiak infernuan barrena, purgatorioan zehar eta paradisuko zeruaren azken mugetaraino gidatuko gaitu, amets guztiak bukatzen diran bezala, berriro lurrean, gure bizitza mundutarrari aurre eginez bukatzeko, edertasunez inguratuta bagagoz eta kutsadura akustikoaren artean bere harribitxiak ezberdintzeko gai bagara errealitatearen zaplaztekoak bere esanahia […]

Iaz hildako Toni Negri filosofo komunistaren figura ekarri dugu gogora gaurkoan, eta Josu Larrinagak aurkeztu digu bere ibilbidea. 90 urterekin hil arte militantea izandako italiarra dugu Negri, marxismo autonomoan eta operaismoan nabarmendua. Mugimendu sozialen, inperialismoaren, asanblearen eta beste hainbat kontzepturen inguruko teorizazioak egiteaz gain, parte-hartze zuzena izan zuen hainbat ekimenetan […]

Gaurko saioa hitza Lutxo Egiaren eskutik etaorri da. Guardasol Gorria Lutxo egiaren liburu berria da, Ganbila bilduman argitaratutakoa. Bira kulturgunean aurkeztu du. Liburu honetan: hiru antzerki testu eta Transitoak. Haren da nire performancearen bitakora kaiera. Musika Mikel Urdangarinek ekarri du saiora, Mundua eder azken lana entzuteko aukera izan dugu. Edertasunaren […]

Amancay Gaztañaga oholtza gainean, pantaila txikian eta pantaila handia ikusi dugu askotan, orain idazle moduan ere badabil. Trilogia bateko lehen bi liburuak jada kaleratu ditu. Guztietan Martin Martina izeneko 13-14 urteko nerabea izango da protagonista, eta aiton-amonaren herrian gertatutako abenturak idatzi ditu Amancay Gaztañagak. Durangoko Azokan aurkeztu du bigarren zatia […]

Irati Bilbaok bere bigarren lan luzea aurkeztu digu gaur irratian. Bertan, guztira zortzi abesti daude; eta oraingo honetan bere konposaketa batzuk ere sartu ditu. Diskoaren izenburuak “loratu” esan nahi du, eta kontatu digu bigarren diskoa eta gero loratze prozesu batean murgildu zela. Jada diskoa aurkeztu du Barakaldon eta Iurretan; Bilboren […]