Duela astebete kaleratu zuen talde bermeotarrak “Inertzia” abestia, urtarrilean kaleratu zuten “Estali Nituen” abestiaren segida. Unai Irisarrik eta Iker Etxebarriak osatu zuten taldea 2015. urtean eta segidan batu zitzaizkien Iñaki Olondo eta Jon Andoni Juez. Bi abesti berriak EP batean batu dituzte eta jada kontzertuak egiten hasi dira, hurrengoa maiatzaren […]
Nabarmenduak
Mendia eta literatura; biko santua “Izarrak eta haitzak” liburua ardatz, Karlos Aretxabaleta “Txapel” idazlearekin aritu gara mendian zehar. SUA argitaletxearen eskutik heldu zaigu 20 mendizaleren errelatoak biltzen dituen liburua, mendiko pasadizoak, prestaketa bideak, tontorrera heltzeko ajeak… Saioan kolaboratzaile handiek ere parte hartu dute, eta musika onarekin bat izan ditugu Aerobik […]
Apirilean Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten Ander Iriartek eta Amaia Merinok “Indarkeriaren Oi(h)artzunak” filma; eta baita bertako Film Luze Onenaren Ikusleen Saria jaso ere. Esteban Muruetagoienaren hilketa jorratzen du filmak, haren alaba Tamara Muruetagoienaren hitzak oinarri hartuz. Bi zuzendariak izan ditugu telefonoaren beste aldean, eta Amaiaren hitzetan, filmak hiru […]
“Hasiera bat” lanaren aurkezpen bira murgilduta dago Gorka Urbizu, eta hurrengo geldialdia Bilboko Kafe Antzokia da. Larunbatean eta igandean izango da taulagainean, eta sarrera guztiak agortu ditu. Telefonoaren beste aldetik kontatu digu bira oso hunkigarria izaten ari dela, esperientzia oso ederra dela bizitzen ari den guztia. Larunbatean, Esanezin taldea izango […]
Tarara obra euskaraz iksuteko azken aukera izango da gaur EHUko Bizkaia Aretoan arratsaldeko 19:30etan. Bestalde, igandean “Postdatarik gabeko gutunak” antzezlana izango da BBK aretoan 19:30ean. Kepa Arrestik bietan hartzen du parte eta telefonoaran beste aldean izan dugu bi obrei buruzko xehetasun gehiago ematen. Zentsuraz ere aritu gara berarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240425_kepa_errasti.mp3 […]
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanoarekin. Azalean, hauteskundeak; igandean izandko emaitzen gaineko analisia, irabazleak, galtzaileak, akordioak… Bestalde, Leitzan asteburuan egingo dituzten Bollotopaketak; bollo subjektua erdigunean jartzeaz gain, duela 40 urte egin zen lehendabizikoari aitortza ere eman nahi diote. Amaitzeko, Gorputz Hotsak atalean artikulu bat: Jakes Txapartegi pianojole hondarribiarra, 15 […]
Mediterraneo itsasoan bi hilabete pasatu ostean, martxoaren amaieran bueltatu zen Aita Mari ontzia Euskal Herrira. Orain Bilbon dago, Getariara ere joango da eta, azkenik, Pasaian izango da ikusgai. Leire Motriko Aita Mari ontziko komunikazio arduraduna da eta berak eman dizkigu xehetasun gehiago. Hamabigarren erreskatea amaitu zuten duela ia hilabete eta […]
Algortako Xumel taldeko Jon Sortelle eta Iker Martin izan ditugu gurean. Bi aste barru kaleratuko duten “Abisu barik” lan berriari buruz aritu gara haiekin. Gainera, orain arte egindako ibilbidearen errepasoa ere egin dugu. Itsasargia abestia primizian entzuteko aukera ere izan dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240423_xumel.mp3 Deskargatu hemen.
Hauteskunde biharamuna dugu gaurkoa, datuen balorazio eta analisi eguna. Datuak dira gaur protagonista, irabazleak, galtzaileak, akordioak, ziko aldaketa… Data saltsa zertxobait ordenatu eta aztertu dugu Xabier Aierdi soziologoarekin. Bere hitzetan, aipatzen zen ziklo aldaketa iritsi da eta atzo gaueko emaitzek eragina izango dute Foru Hauteskundeetan. Bestalde, Aierdik titular moduan utzi […]
Gaurko POTTO saioan ESPUELA BAT hartu dugu BERTSOERRONDA sariketaren finalean Akabuko BERTSOERRONDA sariketaren finala entzungai, aukeraketa diktatorialean. Bilboko 7 kaleetan, martxoaren 7an, arratsaldeko 7 eta erdietan… aurreko saioetan sailkatutako 7 bertsolari + sorpresa 1 izan ziren kantuan: Ander Uzelai (Aissa Intxaustiren ordez), Maite Sarasola, Irune Basagoiti, Josu Ibarguren, Kerman Diaz, […]
