Hondamendiakk bi hondamendi aipatzen ditu: Zaldibarko zabortegian gertatutakoa, bi langileren heriotzarekin, eta munduko gizarte osoa ezustean astindu eta harrapatu zuen pandemia. Bi gertaera larri horiek abiapuntutzat hartuta, sortu dute Hondamendia antzezlana. Talde artistiko handi baten sormen-lana da, Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimerá, Eneko Gil, Ane Sagues, Jon […]

Gaurko literatur saioa “Makina gelditzen ari da” E. M Foster idazlearena. Itzultzailea Jasone Larrinaga dugu. Edward Morgan Forster ingelesezko eleberrigilea izan zen. Bere eleberri ezagunen artean daude “ Gela bat ikuspegi batekin”  eta “Indiarako bidai txartela” Lan horiek filme ezagunen oinarri izan ziren.  Cambridgeko Unibertsitatean ikasketak egin ondoren, urtebetez Italian […]

Kirol Eskirol saioan, SKI mundua aztertu dugu eta iraupen luzeko modalitatean sakondu. Euskal Herriaren erreferente handiak izan dira protagonista eta Imanol Rojo eta Irati Cuadrado eskiatzaileek beren esperientziak partekatu dituzte. Mundialak, Olinpiar jokoak, Espainiako txapelketak… horiek eta gauza gehiago gure saio honetan. Era berean, Iker Gurrutxaga eta Jon Garate aerobikeko […]

Urriaren amaieran kaleratu du Eñaut Elorrietak hurrengo disko luzea, laugarrena bakarka. Fantasia izena izango du eta gaur aurrerapen bezala ezagutarazi dituen bi singleak entzungo ditugu. Baiona dugu hurrengo geltokia, bertakoak baitira Orbel taldeko partaideak. Lur Hezea izeneko disko barnerakoi eta sakona aurkezten dabiltza. Guk bertatik bi abesti jarriko ditugu gaur. […]

Txapelketa Nagusiaren aparretan ibili gara gaur POTTO irratsaioan, eta finalerdietako aurreneko kolpeak zabaldu. Elizondo, Donibane Garazi eta Irun herri-hirietan izan ziren saioak aztertu ditugu, puntuazioen deman murgildu eta bertsolarien kantuak zentralitatera ekarri Alaia Martin, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina izan ziren garaileak hurrenez hurren; finalaurrekoen bigarren faserako sailkatuak, datorren astean, […]

1977an Sex Pistols talde britainiarrak No Future esamoldea zabaldu zuen God save the Queen abestian. lana eta ongizatea lortzeko promesak hautsi egin ziren 70. hamarkadako neoliberalismoarekin, eta gazte belaunaldi bat sistemak abandonatu zituelako sentsazioarekin, eta enplegua edo etxebizitza lortzeko aukerak galdu zituelako sentsazioarekin hazi zen. Testuinguru horretan baina XXI. Mendean […]

Andoni Mutiloa kazetari eta aktoreak bigarren ikuskizuna aurkeztu digu, Sex sua musikala. Ligatzeko aplikazioak gero eta gehiago erabiltzen ditugu. Horrekin batera, pertsonen arteko harremanak eraldatzen ari dira. Ohitura berriak sortzen ari gara. Baina osasuntsuak al dira harreman horiek? Zer eragin dute gure bizitzan eta gure auto-estimuan? Galdera hauek ditu abiapuntu […]

Soinugela honetan joaten zaizkigun musikarien doinuak berreskuratzea gustatzen zaigu, agian gu ere adinekoak gara eta. Azkeneko asteotan hil diren musikariak izan ditugu gaurko lekukoak. Pasa den irailaren 24an Arkansasen jaiotako Farrel Pharoah Sanders tenor saxo jolea zendu zen, 82 urte zituela. John Coltranerekin hasi zen Kalifornian, gero New Yorkera itzuli […]