Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldea “Birritan bortxatua” antzezlana eskainiko du lehenengoz Bilbon. Igandea Bilborock aretoan hausnarketarako tartea eskainiko digun antzezlan izango dugu, izan ere Birritan bortxatua antzezlana fikziozko kontaketa bada ere errealitatean gertatutako hainbat bortxaketatan du oinarria. Interneten denon eskura eta ikusgai dauden epaiketa ezberdinetako testigantzetatik atera da informazioa. Protagonista Nagore […]

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako Bilbo Zientzia Plaza jaialdiak ezagutzaz beteko du uria irailaren 12tik 30era bitartean. Jaialdia izen hori izango duen lehen urtea da. Guztira zortzi ekitaldi izango dira: erakusketa ibiltariak, zientzia eta umorea zorroztasunez uztartzen dituzten ikuskizunak, zuzeneko musika-emanaldiak edo haurrentzako tailerrak, besteak beste. Estatu mailako dibulgazio zientifikoaren […]

Ekainean aurretik abisurik eman gabe Solokoetxera igotzen zen igogailuak itxi egin zuen. 1935ean inauguratu zen Iturribide kalean Emiliano Amannek diseinatutako igogailua. Zerbitzu publiko honek 87 urtez lotu ditu Solokoetxeko auzo eta Alde Zaharra, ekainean itxi zen arte. Auzoaren garapena XIX. mende amaiera eta XX. mendearen hasieran gertatu zen. Dauden malda […]

Gaurko saioan gidari Anabasa saioko Amaia Arostegi eta Jon Castañeda, Bilboko Konpartsak izan dira gaurkoan saioko protagonista. Abiatzeko Ibai eta Ikoitz ditugu gurekin, Txori Barrote eta Eguzkizale konpartsako kideak, hurrenez hurren. #AsteNagusia ko Pasadizo ugari dituzte kontatzeko, eta sekretuak ere ekarri dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220825_txori_eguzkizale.mp3 Deskargatu hemen.

Larunbatean  Aste Nagusiaren hasieran, manifestazioa egin zuen Bilboko mugimendu feministak, Beldurrak gurekin jai! lelopean. Manifestazioak txosnen gunea zeharkatu zuenean, hainbat eraso eta irain pairatu behar izan zituztela salatu dute feministek. Atzo agerraldi jendetsua egin zuten Arriaga plazan, jasandako erasoak salatu eta aurre egingo dutela ozen aldarrikatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220825_mugimenduFeminista.mp3 Deskargatu hemen.

Laugarren urtez izango dira Willis Drummond taldekoak Algara konpartsaren txosnan zuzenean jotzen, Jurgi Ekizak aipatu bezala plaza, berezia da taldearentzat, 2006an taldea hasi zenetik beti izan dute eta konexio berezia Bilborekin. Bi urte berezi izan dira taldearentzat, euren musika akustikoan jotzen ibili dira, ondoren berriz ere elektrikoan, gogotsu indartsu dabiltza. […]