Bueltan dator Hertzainak taldea. Gaur iragarri dute BECen eta Gasteizen joko dituzte azken bi kontzertuak, abenduaren 16an  Barakaldon eta urtarrilean Gasteizen, urtarrilean izango da baina  ez dute zehaztu eguna eta lekua baina gertuko lekua izango dela iragarri dute. Josu Zabala eta Luis Javier Saiz Txanpi batu zaizkigu irratira. Bueltaren […]

Bi hilabete baino gutxiago gelditzen dira Euskaraldia abian jartzeko, eta gaurtik aurrera izango dute herritarrek ariketan izena emateko aukera. Izen-ematearen abiatzea ospatzeko aurkezpena egin zuten atzo Bilboko Kafe Antzokian, herrietako batzordeetako kideak, entitateetako arduradunak, euskalgintzako eta gizarte alorreko kideak eta erakundeetako ordezkariak batu ziren. Gaurtik aurrera, beraz, belarriprest eta ahobizi […]

Ostegunean Kafe Antzokian Esanezin taldea izango dugu zuzenean, aurreko urtean argitarutako ”Aireratzen”  diskoa zuzenena gozatzeko aukera izango dugu. Esanezin Ianire Aranzaberen bakarkako proiektua da. Gaur gurera batu zaigu. Popa oinarri duten 7 abesti intimoz osatutako bilduma da argitaratu ostean orain dabil taldean kantuak aurkezten. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220928_ianire_esanezin.mp3 Deskargatu hemen.

Eskola Elikadura Osasungarri eta Jasangarriari buruzko II. Nazioarteko Jardunaldiak egingo dira Bilboko Bizkaia Aretoan urriaren 3tik 5era bitarte, Bidezko Elikadura eta EHIGE elkarteek antolatuta. Hainbat arlo jorratuko dira bertan, hala nola instituzioen, lehen sektorearen edo hezkuntza komunitatearen zeregina. Eskola Elikadura Osasungarri eta Iraunkorrari buruzko II. Nazioarteko Jardunaldiak egingo dira urrian […]

Saio honetan ere, azkeneko hilabeteotan joan zaizkigun maisu zenbaitekin jarraituko dugu. Lehenengoa William Poogie Hart izan behar da. Iragan  uztailaren 14an hil zen, Philadelphian, ebakuntza baten ondorioz. Willie Hartek ikaragarrizko falsetto-a egiten zuen ahotsarekin, eta hiri bereko The Delfonics hirukotearen abeslari nagusia izan zen.  Kantu ahaztezin bi entzun ditugu, biak […]

Portugaleten izango dira, irailaren 30ean eta urriaren 1ean eta 2an. Aldaketak eragiteko tresna berrien beharraz gogoeta egingo dute.Ekotopaketak  Azken krisia, gure garaia! Leloa izango dute, hilabete honetan zehar Euskal Herriko hainbat tokitan aurkezpenak egin dituzte, gaurkoan Ekotopaketen programa ezagutzeko Alaitz batu zaigu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220923_ekotopaketak_alaitz.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan Bilbon Eneritz Aretxek “Lakoste” ikuskizuna eskaini du Kafe Antzokia. Bi emanaldi izan ditu eta tartean piperpolisera hurbildu zaigu. Dxusturi teatroak sinatzen du antzezlan hau, lehenengo “Konpota” izan zen ondoren “Karramarro” bakarrizketa egin zuen eta orain “Lakoste” aurkezten dabil. Bilakaera bat izan direla kontatu digu, azken honetan bere unibertsoa ekarri […]

Asteazken arratsaldean Bilboko Kafe Antzokian UEUren 50. urteurrenaren ospakizun nagusia egingo da.UEU Udako Euskal Unibertsitateak mende laurdena bete du, ospatzeko moduko urteurrena da.  Mende erdi honetan lan handia egin du goi mailako jakintza euskaraz garatzeko. Kepa Sarasola  UEUko zuzendariarekin batera ibilbidearen errepasoa egin dugu, aurrera begirako erronkak ere azpimarratu dizkigu. […]

Balbea , nabigatzea da garrantzitsua bizitzea ez, Atx teatroaren ikuskizun berriaren izenburua dugu. ATX teatroak Irailaren 25ean Gasteizko baratza aretoan estreinatuko duena. Gabreil Gabreil, Bihotz Salataria eta Tomiris bakarrizketen  ostean Iñaki Ziarrustak ikuskizun berria aurkezten digu.  Balbea deiturikoa, heriotzaren inguruan hausnartzen du. Iñaki Ziarrusta izan batu zaigu, sortzearen ingurukoak konpartitu […]