Gaurko saioan Jon Castañedak eta Amaia Arostegik Yogurinha Borova eta La pirri aurrez aurre jarri dituzte. Yogurinha Borova bere hasierak kontatu dizkigu, nondik dator bere izen artistikoa? La Pirri gaztea bada ere bere izenaren inguruko hasierak kontatu dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/Anabasa/220622_anabasa_03.mp3 Deskargatu hemen.
Nabarmenduak
Oteiza eta Aresti elkarrizketan ikusi eta entzun ondoren, udaletxe paretik oinez goaz Zazpikaleetarantz. Eta ikusten ari garenez, askaotik sendejara, sendejatik askaora, Bilbon esperantza… Plaza Barria. Gaur, Euskaltzaindiaren egoitza nagusia bertan. Bilbo honetan dabil Gabriel Aresti, eta etenik gabe dihardu lanean. https://bilbohiria.com/docs2/2022/bilbongabrielaresti/11_bilbon_dabil_gabriel_aresti_euskaltzindia_arestiren_bilbon_11.mp3 Deskargatu hemen.
Kirol Eskirol saio berezia dugu honakoa. Ekainaren 24a helmuga, Athletic Club taldearen hauteskundeetarako bidea luzea da, aldapatsua… saio honetan Ricardo Barkala hautagaiaren ordezkaria etorri zaigu estudiora: Oihana Arruti. Beste bi hautagaiek ere jasoa dute elkarrizketa egiteko gonbitea, baina… erantzunaren zain egon, egon…. itxoiten egon behar. Ordubeteko elkarrizketa mamitsua duzue entzungai. […]
Irurtzun bisitatu dugu POTTO saioaren 294. kolpean,II. AIXITA sariketaren aitzakian. PIKUXAR euskal txokoan izan genuen aukerarik sei bertsolari gazteren kantuez gozatzeko. Taulagainean izan genituen Aissa Intxausti, Maialen Akizu, Saats Karasatorre, Ane Labaka, Iker Altuna eta Aitor Irastortza, Zigor Gartzia, ZIANen aginduetara. Buruz burukora Maialen Akizu eta Ane Labaka heldu ziren, […]
Bilbo Hiria irratiaren 25. urteurrena ospatzeko zuzeneko emanaldi berezia egin genuen Azkuna Zentroan 17:00etatik 19:00etara. 25 urte 25 ikuspegi izan genituen aztergai: hizkuntza, hirigintza, kultura, biztanleria, gazteak, auzoak… Lehenengo irratiaren urteurrenera begira jarri ginen, izan ere, 25 urte bete dira 1997an Zenbat Gara elkarteak Bilbo Hiria irratia martxan jarri zuenetik, […]
Azken hilabeteotan entzun dugu Begoñako hilerri zaharrean egindako indusketetan orain arte Euskal Herrian aurkitutako gerra zibileko hobi komun handiena topatu dutela eta, berrikiago, bertan lurperatutako bost gudari identifikatu dituztela. Bada, erreportaje honetan ezkutatutako hobi hauek aurkitu diren indusketa lanak hurbiletik ezagutuko ditugu, Aranzadi Zientzia Elkarteko lantaldea zuzentzen ari den Anartz […]
Anabasa saio berria duzue hau. Jon Castañeda eta Amaia Arostegiren gidaritzapean bi gonbidatu eta mila gai lagunarteko elkarrizketa bizian. Saioa irudiz ere etorriko da. Uhinetan asteazkenetan entzun ahal izango dugu. Lehen saioan Anabasa Iker Villa musikariarekin eta Ane Martinez abeslariarekin izan dira. STR taldea sortu berri du Iker Villak eta […]
Orain dela zortzi urte, Jonan Ordorikak antolatuta, Lou Reed, mila esker kantu bilduma argitaratu zen, New Yorkeko musikariaren hamaika kantu euskaratuta eta hainbat euskal musikari eta abeslarik moldatuta, Fernando Saunders eta Paco Locoren partehartze ezinbestekoarekin. Geroago, bonus track pare bat etorri dira, azkenekoa aste honetan merkaturatua. Gaurkoan, azkeneko hauek gehi […]
Zientzian azokan asteburu osoan zehar gazteek ikasturtean landutako 200 STEAM proiektu egongo dira ikusgai, baita tailerrak, esperimentuak eta zientzia-ikuskizunak ere. Elhuyar Zientzia Azokan,gazteek ez ezik, Euskal Herriko ikerketa-zentroek eta unibertsitateek ere parte hartuko dute. Zuzeneko saio berezia egin dugu bertatik eta hainbat proiektu ezagutzeko aukera izan dugu. Irratsaioa hasteko, Elhuyar […]
Urtarrilaren 30ean hil zen Norma Waterson, 81 urte zituela, Ingalaterrako iparraldeko Hull hirian jaio zen eta fok kantari ezinbestekoa izan da. Ingalaterrako sustraiekin batera, bere amamak irlandarrak eta ijitoak ziren, eta beraiek zaindu zituzten Norma, Lal eta Mike neba-arrebekin batera. Hirurek sortu zuten The Watersons taldea. Gero, askotan Martin Carty […]
