‘Etxekalte’ nobela palzaratu berri du harkaitz Zubiri donostiarrak, susa argitaletxearen eskutik. Anaitasuna enpresaren inguruan bildu du istorioa bost prestonai osotzen dute istorioa, pertsonaien arteko harremanak direla nobelaren muina, gurea izan da Harkaitz Zubiri. Literaturia euskal liburuen azoka eta topagunea Larrabetzun izango da aurten ere, ekainaren 1etik 3ra arte, hau da […]
Piperpolis
Kultura magazina Ane Zabalaren eskutik, asteartero 21:00etan.
Gaurko piperpolis saioan dantzan ibili gara Priscilla Band taldeko kideekin. Estudiora etorri dira eta lehenengo diskoan bildu dituzten kantuen istorioak kontatu dizkigute. Olor a Fonk gau aurkeztu digute , larunbatean izango da hau Kafe antzokian. saioa deskargatzeko klikatu hemen.
Nazioaen mundua herri ekimenak ‘Gazta zati bat’ dokumentala estreinatu zuen larunbatean Donostiako giza eskubideen zinemaldian, Gustura agertu dira egin dutenarekin baina jakin-mina eta beldurra ere badutela dokumentalak izango duen harrerarekin., gurean Eider Aluztiza izan dugu nazioen munduko kidea. Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapena egin dute sortu zinenetik, ekintza eta jardunaldi ezberdinen […]
Gaurko saioan musika izan dugu nagusi.Borja Estankona Arean taldean ezagutu geneun duela hamar urte, bi lan plazaratu ostean agur esan zuen taldeak. Borja Estankona bakarka lehenengo lana plazaratu zuen aurreko ustean Estankona deiturikoa. Diskoak 10 kantu ditu eta Itxaso Etxebeste (baxua) eta Jimmy Arrabit izan ditu lagun. Badabiltza bigarren lana […]
‘Beste norbaiten zapatak’ ipuin bildumaren egilea izan dugu gaurko saioan. Garazi Kamioren lehen liburua da, igartza bekari esker idatzi du ipuin bilduma. Askotarikoak dira ipuinetako pertsonaiak, sexuz, adinez, bizibidez eta kezkaz. Behatzaile lanak egin ditu liburuko istorioak sortzeko. saioa entzuteko klikatu HEMEN.
Sharon Stoner taldeak bere hirugarren diskoa argitaratu du “Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak” du izenburua oñatiarren lan berriak. Iñigorekin batera lan berria ezagutu eta entzun dugu. Irakurleen txokoen inguruan berba egiteaz gain Doctor deseoren lan berriko kantuak entzun ditugu.Piper entsalada jatea plazer bat delako, piper berdea zein gorria gura […]
Gaitzerdi teatroko Kabia ikerketa taldeak ‘Rojo al agua’ antzezlana estreinatu berri du. Shakespeareren Ofelia eta Virjinia Wolf dira antzezlanaren protagonista. Lehenengoak Hamletekin duen maitasuna mantentzeko idazten du. Bigarrenak, berriz, senak bultzaturik idazten du, hondoratu ez dadin. Beraien gutunen bitartez euren istorioa heltzen zaigu, bizitzarekiko duten pasioa, bai eta baztertzen bukatzen […]
Lau Haizetara Gogoan elkarteak 1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatutako langile erahilketen inguruko erakusketa prestatu du “Egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak” izenpean.Erakusketa otsailaren 1etik 15era ikusgai egongo da Pilota Kalean dagoen “La Bolsa” eraikinean Bilboko Alde Zaharreko auzo etxean.Gotzon Garmendiarekin batera erakusketan zehar barneratu gara. Memoriari zabaldu dizkiogu ateak […]
Gaurko saioa Iban Zalduarekin Biodiskografiak liburuan murgildu gara. 2011an kaleratu zuen liburua eta bertan bere bizitzako 39 diskoren haritik tiraka sortu dituen istorioak biltzen ditu, nagusiki Pop eta Rock artean mugitzen diren diskoen baitakoak. Aurreneko proposamenak -The Beatles-en ‘Revolver’ 1966an,jaio zen urtean, argitaratua, ipuinez, musikak eta oroitzapenez mintzatu gara Piperpolisen. […]
Oholtzan hasi dugu saioa Jose Ramon Soroiz eta Aitziber Garmendia aktoreek antzezten dute ‘Kafka eta panpina bidaiaria’ , Kafka idazlea Berlingo Steglitz parketik paseatzen zebilela, negarrez ari zen neskato txiki batekin topo egin zuen. Neskatoak panpina galdu zuela kontatu zion, eta Kafkak, hunkiturik, istorio harrigarri bat asmatu zuen neskatoa alaitzeko. […]
