Ane Zabala eta Galder Perezen Piperpolis hiri kulturalean asteon musika, antzerkia eta dantza izan dira protagonista. Lehenbiziko elkarrizketa PAM (Puto Amoak Matematiketan) taldeko kideei egin diete, beren hirugarren diskoa aurkeztu berria dutela eta. Bigarren elkarrizketan Dorleta Urretabizkaia aktorea bera partaide den Nasdrovia Chejov antzezlanaz mintzatu zaigu. Anton Txejov errusiar […]

Piperpolis hiri kulturalean gure artisten azken emaitzak zuenganatzen jarraitzen dugu. Karmele Jaiok (argazkian) Amaren eskuak deritzan bere lehen eleberriaren berri ematen digu. Bertan belaunaldi biren kontakizun gozoa aurkezten du Gasteizko kazetari eta idazleak. Bestalde, Berrizko Etxe musikari gaztearekin izan gara eta plazaratu berria duen Zatoz nirekin lana zer-nolakoa den azaldu […]