Gaurkoan Naroa Gaintzaren bisista izan dugu, deustuarrak Hogeita bi metro karratu deituriko proiektua aurkeztu digu. David Naclaresekin 11 kantuz osatutako diskoa egin dute. Gitarrarekin etorri eta zuzenean kantuak aurkeztu dizkigute. Saioaren bukaeran udazkeneko diska berriak entzun ditugu, Ruper Ordorika, Berri txarrak… Saioa entzuteko klikatu Hemen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/141117piperpolis22m2.mp3 Deskargatu hemen
Piperpolis
Kultura magazina Ane Zabalaren eskutik, asteartero 21:00etan.
“Nire bihotzak zure begiak ditu” Gontzal Mendibilen bakarkako hamalaugarren diskoa da. Hamaika abesti dira, maitasunaren ingurukoak. Saioan bide lagun izan dugu eta kantu bakoitzaren istoriak ekarri dizkigu. Laster oholtzan aurkeztuko ditu kantu berriak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/141103piperpolisgontzalmendibil.mp3 Saiao entzuteko klikatu hemen.
Infernurea joan etorri bat da liburua hau, Miren Agur Meabe idazleak hitzaurrean dioen moduan. Emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko batean sartzea eta osatzea konatzen digu. Erraietatik idatzitako eleberria da. Alaine Agirreizan dugu gaurko saioko bidelagun. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/141027piperpolisalaineagirre.mp3 Deskargatu hemen
Pako Aristi idazlearen bisita izan dugu gaurkoan. ‘Urari ostutako poemak’ plazaratu berri duen poema bildumaz aritu gara. Bidai bat egin dugu berarekin eta maitasunaz, bizitzaz, heriotzaz…berba egin dugu. Itsasoa bezala gure saioa ere aldakorra da eta Gu geuk geure kulturaz plataformako Ixi garciaren bisita izan dugu, euskal herriko sortzaileen kezkak […]
Kalea harez eta zapatez beteta agertu da, urrunetik hiru antzezle eta musikaria agertu dira, gurdiari tiraka. Kalean aurrera doaz, lurrean aurkitzen dituzten zapatak batuz , istorioak kontatzen dituzten bitartean. Itsasoak ekarritako zapatak biltzen dituzte hiru pertsonaiak. Zapata bakoitzari oin bat dagokio. Oin bakoitzari pertsona bat eta pertsona bakoitzak istorio bat […]
Sagarra jo dokumentala pantailara ailegatu ahal izateko crowdfunding kanpaina jarri dute abian. ‘Sagarra jo’ dokumentala abiapuntua Kalakan taldeak madonarekin egindako biran du. Tradizioa eta musika izarraren inguruko errefexioak jarri nahi dituzte dokumentalean. Kultura identitarioa eta makrokulturaren arteko topaketaz ausnartu. Dagoeneko dokumentalaren zati handi bat egina dute baina bukatzeko finaziazioarenm bila […]
Gaurkoan Bilbon gauzatzen den ideiak martxan lehiaketako proiektua ezagutu dugu. Hiri asko bere baitan deituriko hain zuzen. Literatura, argazkigintza eta musika ardatz dituen proiektua da. Hiri honek beste hiri asko ditu bere baitan, ezkutuan eta horiek deskubritzeko asmoa dute Aitor Gomez, Asier Olabarrieta eta Unai Villena. Zortzi hilabetetan sormen lan […]
Saharako kanpamentuetan ospatu berri den Fisahara zine jaildian izan gara eta bertan egondako euskaldunen hitzak ekarri ditugu gaurko saioara. Bestetik Leioka Umore azokan estrenatuko den Bertsoklown ikuskizuna ezagutu dugu. Bertsolaritza eta klown teknika uztartuz, ikuskizun honek bertso txapelketaren finala Leioara ekarriko du. Inozenzio klownak gidatuko du saio berezi hau. gurean […]
Azpeiotiko Ezinean taldea bueltan da, urte batzuk isilik egon ostean oholtzan bueltan dira eta disko eta kantu berriz beteriko lana dute. Berriz ezinean barruak usteko sentimenduak kantu bilakatzeko asmoz. Gurean izan dira ‘Berriz’ lan berria aurkezten. Piperpolistarrak berriz gure etxeko ateak zabaldu dizkiegu. Saioa entzuteko klikatu HEMEN
Gaurko saioan `Egun berri bat’ antzezlanaz aritu gara gure lagun Galder Perezekin. Gai sakona aukeratu du oraingoa heriotza ulertzeko antzezlana da. Oholtzan Olatz Ganboa eta Iñaki Maruri aktoreak daude. Antzezlaneko protagonista Eli da, neba galdu duen neskato gaztea. Antzezlanean zehar Elik bidaia egingo du, kanpora eta barrurako bidaia, heriotza ulertzeko […]
