Piperpolis beti bezala hegan bueltatu da, oraingo honetan zinea, literatura eta antzerkiaren hodeien artean. Saioko lehenengo gonbidatua Josean Bengoetxea aktore gipuzkoarra izan da. “Urte berri on, amona!” filmeko protagonista dugu. Telmo Esnalen bakarko lehenengo luzemetraia komedia beltza, drama eta suspense artean dabil. Letrak Leire Bilbaorekin jorratu ditugu. Ondarrutar idazleak […]
Piperpolis
Kultura magazina Ane Zabalaren eskutik, asteartero 21:00etan.
Erritmoz beterik etorri gara aste honetako azken piperpolisera. Udan euskal herrian izango diren jaialdi batzuk izan ditugu hizpide. Kurtsoan apaletan pilatutako disko berri eta gogokoak entzun ditugu. Urtaroko azken saioaz beste behi gozatu egin dugu. Hilabete pare batean piper egingo dugu baina uda bueltan indartsu bueltatuko gara uhinetara Piperpolistarrak, Ibon, […]
Goizalde Landabaso deustuar idazle eta kazetaria izan da saio honetako protagonista. Duela gutxi Bränskint liburua argitaratu du. Honako hau bere hirugarren bakarko liburua dugu. Mikro-ipuinez osatutako eleberri grafiko hau, Aritz Eigurenen ilustraziak ditu oso ondo zaindutako Txalaparta argitaletxearen edizioan. Luze eta zabal berba egin dugu Goizalderekin eta baita liburuko pasarte […]
Gaurko piperpolisen Cobra talderen bigarren lana entzun dugu Haritz Lete abeslariarekin batera. Cobrak zinea eta musika ustartzen ditu eta kantu berriak sortzeko beste behin Mad max, Memento edo Pulp Ficcion bezalako filmak izan dituzte hizpide. Thriller deituriko lana aurkeztu berri dute. Bestetik nobela beltza eta bidai literatura izan […]
Asteburu honetan Larrabetzun Literaturiaren hirugarren edizioa ospatu da. Bertan liburu azoka, literatur mahai inguruak, liburu berrien aurkezpenak, antzerkia, musika, bertsoak, manifestuak, giro aparta eta literaturaz zipriztundutako hitzak eta barreak izan ziren. Piperpolistarrak bertan izan ginen. Izugarri gozatzeaz gain, grabagailua eraman eta zenbait ahots jaso genituen zuentzat. Piperpolisen jasotako Literaturia entzun […]
Bilboko Mamba Beat taldeak “THE” izeneko EPa (4 abestiko diska laburra) argitaratu berri du. Soinu elektronikagoa dakar disko berriak , dantzari lotuago, hitzei garrantzi gehiago ematen die eta horiekin mezu gehiago bidaltzen dituela. Mikel eta Igor Mamba Beat taldeko kideak izan dira gurekin. Bestetik asteburuan Larrabetzun ospatu behar den Literaturiaren […]
Gaurko saioan Siroka taldeko Maria eta Ekaitz izan dira plazaratu berri duten Karosi disko liburua aurkeztu digute. Bigarren lan honekin Siroka mundua sortu dute, kantuez gain ipuina ere sortu dutelako. Ipuina Sirokaren berezko ekoizpena izan da. Nortasuna, hizkuntza, adiskidetasuna, askatasuna, borroka, denbora, gozamena eta maitasuna bezalako lehentasunetan oinarritutako 9 abesti […]
Aste honetako Piperpolisen Kari Festaz mintzatu gara. Gari musikariak eta Xabier Zabalo abade jesuitak jaialdi honen berri eman digute. Kongorako dirua biltzea dute helburu, bertako musikarientzako zenbait baliabide lortu ahal izateko. Festaz gain Kongoren egoera ere ezagutu dugu. Bestetik, asteburu honetan Leioan ospatu den Umore Azokako hiru estreinaldien berri […]
Uxue Apaolazak ‘Mea Culpa’ eleberria plazartu berri du, igartza bekari esker. bere lehen nobela da, Lur du protagonista; iraganeko mamuak akabatu nahi dituen neska dugu. Bestetik Gure negu hotzak izeneko bigarren diskoa kaleratu du Izate taldeak. Donibane Lohitzunen sortu zen taldea 1999an, 2006an diska izeneko lana atera zuten eta hiru […]
Bederatzi ipuinez osatutako liburua argitaratu berri du LuTxo Egia idazleak, ‘Txakur Ingelesak’. Hiru nobela jarraian argitaratu ostean bere lehen ipuin bilduma aurkeztu digu. Musika Yogurinha Borovak ekarri digu. Yogurinaha Borobak Carbono catorce deituriko lehen lana plazaratu du.Stefan Olsdal Placebo taldekoak eta Pierre Pascual, Luis Miguelez eta La Prohibidak parte hartu […]
