Aste honetako Argia astekaria aztertu dugu, ohi bezala, Unai Brea erredaktorearekin. 2460. zenbaki honen azalean Nafarroa Garaiko Podemos alderdiko Laura Perez hautagaia. Erdiko Kaieran Audiolab audio laborategiaren amaiera eta Termometroan Udalerri euskaldunetan euskarak izan duen atzerakada nabarmen eta kezkagarria jorratu dute Iñaki Iurrebaso soziologoarekin. Bukatzeko, Net Hurbil ataletik Mediterraneoa zeharkatzeko […]

Proposamen ugari Agurtzanek, Iosuk eta Apolok eskaini dizkigutenak: Ezpeletatik abiatuta Uztaritzeko ohiana ezagutzeko aukera; antxoak, patata eta alberjinekin, prestatzeko errezeta; Skasti taldearen Maskarak diskoarekin gozatzeko manera; Etxeberria anaien “Gizon gogorraren sekretua” liburuan murgiltzeko parada, eta nola ez,Herri Urratsera hurbiltzeko aupada. Mieltxoren agendak borobiltzen du emanaldia. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150509zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Ikasturte honetan ospatzen dute 1964an abiatu zen Karmelo ikastolaren urteurrena. Haurrak euskalduntzeko eta euskaraz hezteko hartutako konpromisoari “tinko” eutsi dio Karmelok urte hauetan. Gaurtik hasita, maiatzean zehar hainbat ekitaldi prestatu dituzte urteurrena ospatzeko, bereziki hilaren 23an, Josune Barrenetxea zuzendariak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150508solasjosunebarrenetxea.mp3 Deskargatu hemen

Bart ere, eta oraingo honetan, batzuek dioten bezala, orain edo inoiz ez. Jokuan, Nafarroako gobernua, eta Inkestei sua darie. Gai honekin hasi da Mikel Bujanda: gero, Nafarroako Gobernua eta 36ko gerrako gorpuak, Jose Maria Esparzaren azken liburua, eta Agenda komentatu du Mikelek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150508solasbujanda.mp3  Deskargatu hemen

Lehen orduan, Chucho Valdés, Joserra Senperena, T. Rex, eta batez ere hil berri den Ben E. King-en kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Pedro Elias Igartuak Ruaille Buaille taldearen Aitor Gorostiza elkarrizketatu du, baita talde horren azken diskoa entzun ere. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150507soinugelaaitorgorostizaeditatua.mp3  Deskargatu hemen

Microsoft Edge izango da Microsoft multinazionalaren nabigatzaile berri horren behin behineko izena, gure Internet gaietako kolaboratzaileak kontatu digunez. Horrez gain, Jabi Asurmendik Ubuntu sistema eragileak 25 miloi erabiltzaile dituela, edo waqi.info webgunean airearen kalitatearen berri lortu ahal dugula esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150507solasjabiasurmendi.mp3  Deskargatu hemen

Hasteko, Igorrek sexu-terapia zer den definitu du. Antzekoa da bikote-terapia, eta azken bolada honetan aldaketa bat sumatu du: kontsultara doazenak “etxeko lanak” eginda joaten dira, aldez aurretik duten gaitzaren edo akatsen diagnostikoa eta irtenbideak bilatu dituztelako Interneten. Bukatzeko, Felix Lopez sexologoarekin bat eginez, “osasun publikoan sexualitateaz ez dela ezer hitz […]