Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa. Uztarketa horren fruitua da irailaren 24an, Bilboko Bizkaia Aretoan izango den ekitaldia: “Jakinduriek mundue erreko dau 2016” #bertsozientzia emanaldia. Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau 2016” saioan, hiru bertsolari eta lau zientzialari izango dira: Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Jone Uria bertsolariak eta, Gotzone Barandika kimikaria, Patxi Juaristi soziologoa, Onintze Salazar meteorologoa eta Felix Zubia medikua. Saioaren xehetasunak ezagutu ditugu Xabier Artaetxebarriaren eskutik.
Deskargatu hemen.