Txanda bakoitzean lau orduko lanuzteak egingo dituzte Bizkaibuseko beharginek Durangaldean eta Txorierrin, iturri sindikalek gogorarazi dutenez. Azkenaldian hiru orduko lanuzteak egin dituzte txanda bakoitzean.Hala, ostiralera arte, 07:00etatik 11:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egingo dituzte lanuzteak autobusetako langileek. ELA Sindikatuaren arabera onartezina da Bizkaiko aldundiak hartu duen jarrera. ELA sindikatua, aurre-akordiotik  kanpo […]

Guztiok jakitun gara erretzeak zein kalte eragiten duen eta tabakismoaren arriskuak erakusten dituzten azterketa berriak kaleratzen dira egunero, eta gisa honetako berriak ezagutzen ditugu. Tabakoaren kontsumoak urtero 4 milioi heriotza eragiten ditu mundu osoan. Nerabezaroan erretzen hasi eta maiztasunez erretzen jarraitzen duten erretzaileek tabakoaren ondorioz hiltzeko % 50eko aukera dute. […]

Iñaki Lasagabaster legelariarekin egin dugu berba gaurko Hizpidea magazinean, Sare Euskal Preso, Iheslari eta Deportatuen Eskubideen aldeko Sare Herritarraren kiden alderditik. Lehenbizi, Sare plataformaren osaeraz jardun du Iñakik. Sare barruan joera eta pentsaera askotako jendea biltzen dela adierazi digu berak. Gero, giza eskubideak herri baten demokraziaren kalitatea neurtzeko baliabide ezin […]

Sineskeriak albo batera utzi eta katu beltza jarri dute ACT jaialdiaren 13garren edizioko kartelean.  Ekainaren 1etik 4ra egingo da Bizkaiko Antzerki Ikastegiak (BAI) antolatutako ACT Lan Laburren Antzerkialdiaren 13. edizioa, Bilboko Kafe Antzokian, Guggenheim Bilbao Museoan eta Barakaldo Antzokian. Antolatzaileek iragarri dutenez, lau egun horietan mundu osotik etorritako 70 artisten […]

Urte bete pasa Nafarroan hauteskundeak izan zirela, hauteskunde horien emaitzen ondoren etorri da aldaketaren gobernua deitu dena. Azken egunetan Iruñea herrian esandakoen laburpena egin digu Mikel Bujanda Euskalerria irratiko laguna. Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu leloarekin ekainaren 4an Iruñean egingo den manifestazioaz  ere hitz egin digu Mikel Bujandak. […]

Rafa Ruedak gaurko Borja  Estankonaren ibilbide musikala errepasatu du, eta azken lana Ardatza deiturikoa entzungai jarri digu. Bakarlari giza hasi aurretik hiru taldetan ibilitakoa da Borja Estankona, tartean Arean taldearekin, rock folk instrumentala landu zuen. Bakarlari giza hiru lan plazaratu ditu, azkena 2015ean, Ardatza deiturikoa. Bertan rocka da nagusi naiz […]

Berton aldizkariaren zenbaki berria jaso berri dugu, bertan elkarrizketa nagusia Maria Jesus Saenz Ramosi egin diote, 12 urte pasa dira bere semea Sabin Llona Amerikako Estatu Batuetan desagertu zela. Urte luze hauetan  bizi izandakoa kontatu die, Hodei Egiluzen kasuak indarra eman diela bilaketa lanetan jarraitzeko. Erreportajea metroko 3. linearen inguruan […]

Musika Bulegoak egiten ari den lanaren berri emango du datozen egunetan, gaurtik  aurrera egingo diren lau informazio topaketaren bidez. Euskal Herriko Musika Bulegoa duela urte bat sortu zen, musika sektoreko eragileak batzeko eta gure musika sustatuko duten ekintza eta proiektuak garatzeko asmoz. Myriam Mirandak eman dizkigu xehetasun guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160530_myrian_miranda.mp3 Deskargatu […]