Gaurkoan, beste askotan bezala, bertsioak izan doguz entzungai. Jamaikarrak beste herrialde batzuetako kantak egiten. Hemen doa kanten zerrenda: MAKE IT REGGAE!!! – THE TECHNIQUES: Day O (Banana Boat Song) HERRIKOIA – ROLAND ALPHONSO: Guantanamera HERRIKOIA – PHYLLIS DILLON: Perfidia ALBERTO DOMINGUEZ – THE RULERS Wrong Embryo (Stagger Lee) HERRIKOIA – […]

Patxi Gaztelumendik astero burutzen duen “Bide gorritik” saioan gai horiek izan ditu mintzagai. Hasteko Bilbon, Gernikan eta Iruen-Hendaian izandako Aberri Egunak aztertu ditu. Gero, Patxi Lopez laster lehendakari berria izango denez egoera komentatu du. Eta bukatzeko, Arnaldo Otegiren azken adierazpenak izan ditu hizpide: “Bakea lortzeko puzzlearen pieza guztiak mahai gainean […]

Lelo horrekin ospatuko dute Bilbon aurtengo Nekazarien Borrokaren eguna, hilaren 17an. Aipatutakoa burutzeko Jardunaldia egingo dute Bilboko Kafe Antzokian goizean eta Hikaateneon arratsaldean, EHNE sindikatuko Ainhoa Iturbek kontatu digunez. Bertan hitzaldiak, eztabaidak, tokiko produktuen salmenta, bideoak, erakusketa eta kontzertua izango dituzte. Ainhoak esan duenez, nekazaritzaren aniztasuna konplexuegia da kapitalismoak ondo […]

Euskal Herriko soinu desberdin ugari bildu ditugu gaurko saioan, Fermin Muguruza ekarri dugu Donostiako Zinelmaldiaren amaieran estrenatu behar duen dokumentalaren harira, eta Sagarroi “Haikua” izeneko disko berria kaleratzear daukatelako. Beste hainbat soinu ere entzun ahal izango dituzu gaurko saioan. Ondo izan. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Google euskaraz? Galdera horri erantzun gura izan diogu emankizun honetan. Aurreko astean izenburu horrekin ekitaldi bat egin zen Bilboko Eitb-ren egoitzan.  Egoitz Goikoetxea ere (euskal SEO kontuetan aditua bera) gogotsu joan zen aurkezpenera, baina bertan bizitakoa kontatu digu guri. Etsituta atera zen handik, orohar. Etsipenean erori barik jarraitu dugu saioarekin […]

IÑAKI (Patxi Lurra): blogaria, aita izateari buruz: Korrikak 2000. kilometroa Bilbon. Noren esku lekukoa? Aitabarri talde baten esku. Nondik ekimena? Iñakik lehenengo umearen zain zela bere blogean hasitako idatzi-sorta batetik. Aitaren rolaz eta azken urteetan ematen ari den  aldaketaz-eta hausnartuz. Umeen haz/hezkuntzan berdintasuna, maitasuna eta armonia muinean izan behar omen […]

Gaur arratsaldean abiatuko da Korrika Tuteran, “Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira” lelopean. Edurna Brouard Korrika 16ko arduradunak kontatu digunez, eskarmentua badute baina Korrika guztiek zer edozer berria dute. Korrika Kulturala, ibilbidea, zailtasunak eta aldaketa poliitikoa dela-eta entzuten ari garen zenbait gauza komentatu ditu Edurnek. Bestetik esan, bihartik(ostirala) aurrera […]

Lelo horrekin  beste kanpaina bat hasi berri du AHT Gelditu Elkarlanak, Mila Elortzak kontatu digunez. Kanpaina horrek egitasmo erraldoi hori zalantzan jartzen dutenen konpromesua lortu nahi du. Egungo egoera (Nafarroan eta EAEn) aztertu ondoren, Milak kanpainaren zehaztasunak eman ditu: elkarretaratzeak, argazkiak, ekitaldiak eta webgune berria ( www.nikereahtgelditukodut.org helbidean). Bukatzeko, erakundeek […]