“Ez gaude konforme” lelopean, kanpaina hasi berri du Stee-Eilas sindikatuak EAEko ikastetxe publikoetan, sindikatu horren bozeramaile Arantza Fdez. Garaialdek kontatu digunez. Hasteko bi erronka nagusiri erantzun nahi dio kanpainak: beharrezkoak diren baliabideak ezartzeari eta plantilaren gaztetzeari. Gainera, hainbat arazo dira duela bi urte Jaurlaritzak gutxiangoan dagoen CCOOrekin sinatutako akordioan: interinoena […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Esku era jardunaldiak antolatu ditu Bilbon duela aste batzuk Topaguneak (www.topagunea.org), sormena ardatz hartuta, eta horren aitxakitan ekarri dugu Iker irratira. Asapala euskara elkartean dabil santutxuarra duela urte askotxo eta Mahatserriko (Begoña, Santutxu, Txurdinaga, Arbolantxa,… inguruak) euskara talde horren jardueraz eta Bilbokoaz mintzatu gara saioaren lehen zatian: Berton aldizkaria, berbalagun […]
Utzi artayorrari eta hasi dantzan! gaurko saioan, besteak beste, Zaldibobo, Ttakun, Kokein, Joseba Irazoki, 4 Itzal eta Maite Idirinen kantak dituzue entzungai; astebururako agenda eta notiziak ere bai!. Disfrutaixue!! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
irratia.com Musika eta ahotsa irratian. Aurreko saio bateko aurkezpenarekin hasi gara. King Konsulek zuzenean egindako kantu bat. Gero Stiff Little Fingers entzuteari ekin, eta Irlandako musikarekin amaitu dugu. Musikaren hariak eroaten gaitu sarritan. lostinTV. Gure gonbidatua galduta zegoen hirian. Lost in Bilbao. Eta lostintv-ko Garazik hiruzpalau hitz eskaini dizkigu Madrilen […]
Egunotan Genevako Nazio Batuen Erakundeko Giza-eskubideen Kontseilua martxan dabil eta atzo bertan Martin Scheinin errelatoreak bere txostena aurkeztu zuen. Antiterrorismoaren izenean, Scheininek kontatzen duen bezala, giza-eskubideak urratzen dira Europako hainbat herrialdetan, espainiar estatuan besteak beste. Xabier Aierdik aztertu du gaia, plano teorikoan eta praktikoan: honetan, azken bolada honetako hiru kasu […]
Gaurkoan, Ismael Manterolak Bilbon hil hauetan ditugun bi erakusketa izan ditu mintzagai. Hasteko, Guggenheim museoan dagoen Murakamirena aipatu du: margoak, diseiñua, panpinak, marrazki bizidunak, merchandissing… oso japoniarrak, kolore plano eta biziekin. Gogoratu behar dugu aipatu museoak ez duela doako sarrera inoiz aplikatzen. Bestetik, Ismaelek Arte Eder museoan dagoen “Nobezentismoa eta […]
Saio honetan denetarik pixka bat. Hasteko Xabi San Sebastian-en azken diskoa (Ospela) aurkeztuko dugu eta kantu pare bat entzuteko aukera ere izango dugu, gero, disko berri batzuk, hala nola Antony and the Johnsonsen The crying light, Franz Ferdinan taldearen azkena, eta abar luze bat. Ondo izan. Saio hau deskargatzeko klikatu […]
Eneko Egibarrekin mintzatu gara gaurko solasaldian. Erralde abere hiltegiko kudeatzailea dugu bera, eta joan den astean, Athleticen partida zela eta, San Mames futbol zelaiaren inguruan burutu zuten ekimenaren berri eman digu. Izan ere, 100 bildots erre baitzituzten bertan, futbolzaleek ordubetean irentsi zituztenak. Horren arian, tokian tokiko produktuak sustatzeko dagoen beharraz […]
Vendetta Nafarroatik datorren boskotea da. Skalariak taldeko kide batzuk eta inguruko beste musikari batzuek osatzen dute taldea. Ska estiloa lantzen dute batez ere. Dena dela, beste musika erritmo batzuk nahasten dituzte, esaterako, rock-a, hard corea, musika latinoa… Vendetta-k Gor diskoetxearekin kaleratu du bere lehenengo lana. Horri buruz hitz egiteko taldekide […]
Pasa den astean Europako Banku Zentralak interes tasa %1´5ean utzi zuen: horrek ekonomian izan ditzakeen eraginak aztertu ditu Luis Guridik. Eta horrekin batera, beste zenbait neurri: dirua inprimatu nahi dutela, esaterako. Guridiren ustez azken bolada honetan hartutako neurriek ez dute eragin handirik izan ekonomian, krisiaren azterketa ondo eginda ez dagoelako. […]
