Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordik zuzendu duten filmearen kantuak entzunez hasi dugu gaurko saioa. Munduaren bira doan. Kaki Arkarazok sortutako musika, Pettiren ahotsarekin besteak beste. Eta galdezka hasi gero, Asisko eta Juanjori. Irudiak, filmea, musika, Internet, mundua, Euskal Herriko kuadrilak. Ordu bete eman dugu berbetan, askoz gehiago ez du iraungo […]

Datorren igandean, hilaren 26an, Erandioko Kukularra auzoan ospatuko dutena, 16.ez.  Marian de la Fuente Berbots Taldeko kideak Erandion dagoen euskararen egoerarekin hasi da, gero Kanpomartxo berreskuratutako ohitura eta helburuak azaltzeko. Igande eguerdiko 12etan hasiko dira Dantzak, bertsolariak, herri-bazkaria, Betiko kantuak eta erromeriak betetzen duten egitaraua. Erandiora joatea Bilboaldeko hainbat lekutatik […]

Pasa den astean Trinidad eta Tobagon Ameriketako 34 estatuburuk burutu zutena. Hori hasi baino lehen bi bilera garrantzitsu izan ziren: Venezuelako Cumanán ALBAkoek eginda eta Obamak  Mexikoko presidentearekin izandakoa. Goi-bileratik ezin da gauza handirik atera Xabier Aierdiren ustez, keinuak eta pixka bat gehiago baina berak uste du egoera aldatu dela […]

Ekologistak Martxan taldeak Ekoeskola antolatu du berriro eta aurten Energia aztertu nahi dute ikuspuntu desberdinetatik, gai honetan lan egin nahi duten ekintzaileak biltzea helburu duela. Edu Renovales talde horren kideak azaldu duenez, metodologia parte-hartzaile eta aktiboa erabili nahi dute bihar hilaren 22an Bilboko Ekoetxean hasiko den Ekoeskolan. Biharko Aurkezpenaren ondoren, […]

Gaur goizeko Solasaldian EHNE sindikatuko kide dugun Alberto Llona izan dugu, telefonoa bitarteko dela. Esnegintzak gure herrian bizi duen egoera tamalgarriaz jardun du Albertok berrikitan plazara irten den gai baten haritik: Iparlatek Kaiku baserritar kooperatiban zituen akzioak saldu dizkio Suitzako Emmi multinazionalari, hemengo esnegintza sektorea are umezurtzago utziz. Solasaldi hau […]

Hilaren hasieran burutu zuten Londresen G-20ko goi bilera. Luis Guridik azaldu duenez, bertan hiru puntu izan dira nagusi: ekonomia suspertzeko emango duten dirutza, finantzen erregulazioa eta protekzionismo politikak. Kasu bakoitzean hainbat ikur galdera planteatzen ditu Luisek. Bestetik, Londresen egun haietan izandako protestak komentatu ditu eta bukatzeko, zaila egiten zaio ulertzea […]