Asko eta denetariko autobideak ditugula esan behar dugu, baina gehienak ordaintzekoak dira. Bilbora joateko, Kantabriatik edo Asturiesetik ez, baina Donostiara joateko bai ala bai: are gehiago, Gipuzkoan aurten beste bi zatik bidesaria izango dute. Josu Larrinagak kontatu digunez, argi dago, Diputazioek eramanda, oreka falta dagoela eta, arlo pribatuan zein publikoan, […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Zer gertatzen zaio emakume feministari ama izatea erabakitzen duenean? Zertan aldatzen da bera emakume gisa? Zertan aldatzen da parekidetasun ituna bikote heterosexualean umea(k) jaio eta gero? Ze estrategia izan dezakete bikoteek egoera berrorekatzeko? Ikasketa Feministen eta Genero gaien Unibertsitate Masterrean tesina egin behar eta buruan zerabiltzan galderen inguruan ikertzeari ekin […]
Lehen orduan Neil Young, The Hillbenders, Tomatito eta Chano Lobatoren musika jarri digu Pedro Elias Igartuak. Bigarrenean, aldiz, The Uski´s, D. Bowie, Lambert & Hendricks, Phil Alvin, The 101ers, The Dictators eta Motorhead entzuteko parada izan dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160121soinugela.mp3 Deskargatu hemen
Aste honetako Argia astekariaren azalean Donostia 2016: zer da kultura eta zer hirigintza? irakurtzen dugu, izan ere, Unai Brea erredaktoreak azaldu digunez, erreportaia nagusian Kultura kontsentsua eta dudak azaleratu dira eta Donostiako kultura hiriburutzari egiten zaizkion kritikak azaleratu dira. Horrez gain, Break Mikel Ayestaran erreportariari egindako elkarrizketa eta erregimen fiskalaren […]
Hizpidea magazinearen hasieran Ninbe Moreno Uriolako kazetaria izan dugu gurekin. Ninbek bi gai jorratu ditu: alde batetik, azkenean Bilboko Udalak plazatxo bati Yolanda Gonzalez zenaren izena jarriko diola BVEk erahildakoari. Bestetik, Ninbek, amaitu berri den 2015 azken 136 urteotako urterik beroena izan dela aipatu du, eta beroketa globalaren aurrean birziklatzearen […]
Gaur kolaboratzaile berria izan dugu Hizpidea magazinean, Liher Gonzalez hain zuzen. Liherrek OlatuKoop sarearen historia kontatu digu jaio zenetik. Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatiben bilgunea da OlatuKoop, eta sare honek egindako ibilbidea, orain zertan dabilen eta etorkizunera begira zeintzuk diren erronka nagusiak kontatu digu Liherrek. […]
Ia ia Arriagan esan beharko, antzezlan ia guztiak Bilboko antzerki horretan eman edo emango dituztelako. Egondakoari errepasoa egin ondoren (Letter, Malmo, Monsieur de Pourceaugnac…), Agus Perezek Arriagan gaurko “Heroiak” lanarekin jarraitu du, Kultur Leioan ostiralean izango den “Síndrome de Estocolmo“-rekin jarraitzeko. Bukatzeko, hilaren amaieran “Sócrates” izango dugu, Arriagan ere. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160120agusperez.mp3 […]
Euskalerria irratiko Mikel Bujandak Iruñerriko gaurkotasuna ekarri digu eta, bertatik, TRW enpresaren egoera larria nabarmendu digu. Zuzendaritzak 250 lanpostu desegitea proposatu berri du eta egoera zailean daude Landabenen. Horrez gain, Bujandak beste gai batzuk jorratu ditu: Opusen klinikarena, Aurrekontuena eta Agenda.
Capítol 19: Blue Monday, Charles Manson i una mica d’òpera. Editorialean Blue Monday delakoaren iruzurraz mintzatu gara. Un cafè amb Clara Garcia atalean, OLBEko zuzendari artistiko Cesidio Niño elkarrizketatu dugu, berak Vincenzo Belliniren La Sonnambula opera zuzendu baitu. El calaix de l’absurd txokoan, gure hitzen esklabu bihurtuko gara. S’explica un crim-en […]
Gaur 17:00etan hasita, gaur Rosa Luxenburg II. konferentzia egingo dute Hika Ateneon. Hasteko Jule Goikoetxeak eta Lorea Agirrek “Ezkerreko eraldaketaketa feminismotik” gaia jorratuko dute. Gero, Albert Botranek, CUPeko diputatu eta historialariak, “Catalunya en la encrucijada” berbaldia eskainiko du. Yolanda Jubetok hori eta askoz gehiago kontatu digu gaurkoan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160122hizpideayolandajubeto.mp3 Deskargatu hemen.
