Ekintzaile politikoa, hizlaria eta unibertsitate irakaslea dugu Angela Davis. AEBetako ezkerreko pentsalarien artean aipagarrienetakoa, bere bizitzak eta bere lanek pertsona engaiatua eta gizarte gatazken aztertzaile zorrotza dela erakutsi dute. Gaur jarri dute salgai bere azken liburua, Freedom is a constant struggle izenekoa. Jabi Zabala lankideak, liburuaz eta egileaz jakingarri batzuk […]

Gehienetan ohartzen ez bagara ere, eguneroko bizimoduan edozer egiten dugularik ere, matematikarekin egiten dugu topo. Horren adibide gisa, Javier Duoandikoetxea matematikariak egunean-egunean erabiltzen ditugun zenbait zenbaki kode nola dauden osatuak eta nola kudeatzen diren azaldu digu berak ohi duen argitasunaz. Saioan zehar hegazkin txartelak, identifikazio fiskalaren kodea eta salgaien barra […]

Hizpidea magazinearen hasieran gonbidatu pare bat izaten dugu, baina gaur Iker Tubia baino ez da izan. Ikerrek bi gai hartu ditu hizpide: alde batetik Arnaldo Otegiri “jarritako” inhabilitazioa. Ematen du, Amaia Izko abokatuak ondo azaldu duenez, hateskundeetara aurkeztu ahal duela. Bestetik, Madrilgo Kongresuan gauzak aurrera doaz eta atzo euskal taldeak […]

Bertsogintzak ez du etenik, eta, Gipuzkoako txapelketa bukatuta, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak 2015eko abendu eta 2016ko urtarrila bitartean izandako bertso-jaialdiak aletu dituzte; bertso ale hautatuak ekarri dituzte Bilbo Hiria irratiaren uhinetara. https://bilbohiria.com/docs2/2016/potto/160120potto.mp3

Berrogei egun pasa dira Mauricio Macri Argentinako presidente izendatu zutenetik, eta gai horrekin abiatu du Fakun Aznarez Resumen Latinoamericanoko kazetariak bere Hego Amerikako azken albisteen sorta. Eskumaren ofentsiba ez da gelditzen hainbat arlotan, herrialdea orain arte lerratuta egon den multzotik atera eta eskumako gobernuak dituztenen aldera iragaten ari baita presidente […]

2007ko urtarrilaren 13an okupatu zuten 7katu gaztetxeak duen gaurko lekua, Solokoetxeko eskaileretan eta, gorabehera batzuk pasatuta, hortxe jarraitzen dute. Azken bolada honetan bi gai dituzte buruan: alde batetik formakuntza, eta bestetik auzoaren, Zazpi kaleen, nortasuna. Aste honetarako egitaraua prestatu dute, denetarikoa, eta bertan alde ludikoari emango diote lehentasuna, bertako Iñakik […]

“Euskal Herria internazionalista atzo, gaur eta beti” lelopean Askapenak aurkeztu berri ditu 2016ko brigadak, beti ere, erakunde horretako bost lagunen aurkako epaiketak markatuta. Aurten ere Latinoamerikan, Europan eta munduko beste leku batzuetan ibiliko dira, izan ere, Julen Zulaikak esan digunez, epaiketaren aurrean lanean jarraituko dute. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160119hizpideafakunaznares.mp3 Deskargatu hemen.