Astero bezala, lehen eta bigarren mailako euskal futbol taldeen emaitzak eta sailkapenak izan dituzte mintzagai Izaskun Larrabeitik eta Jose Antonio Torre Altonagak. Partida polita eta bizia gertatu zen joan den larunbat gauean Katedralean jokaturikoa, eta lortu zuten garaipenari esker, zuri-gorriak orain arte egon diren osin beltzetik irteten hasiak dira. Zoritxarrez, […]

Musika klasikoaz diharduen Zutargi artean irratsaioaren azken emanaldi honetan Espainiara jo du Ainhoa Markinezek, bertan XIX. eta XX. mendeetan gailendu ziren zenbait musikagileren obrak aurkezteko asmoz. Bi mendeok hartuta, garai ezberdinak jorratzen dira, beraz: espainiar nazionalismoa, erromantizismo osteko denbora eta inpresionismoa. Eta garai horietan izen adierazgarrienak hautatu ditu saiogileak: Isaac […]

Potto irratsaioaren arduradun dugun Jabi Lauzurikak Bilboko Kafe Antzokian iaz antolatutako bertso afari batean egin zuen grabazioa berreskuratu du aste honetako emanaldirako. Lagun ugari bildu ziren afari hartara eta bertsolariak ederto moldatu ziren afalosteko giroa berotzen. Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Etxahun Lekue izan ziren bertsolariak. Josemi Larrabeiti gai jartzaileak […]

Musika hasieratik beretik egon da zineari lotua. Gogoratu besterik ez dago are zine mutuaren garaian ere pianoak markatzen zuela eszenaren tentsioa edo distentsioa. Zineak irudia eta hitza ditu oinarri, eta musika osagarri; baina, hobeki pentsatuta, osagarria barik, osagaia dugu musika filmetan. Hainbesteraino, non genero oso bat garatu baitu musikak zinemagintzaren […]

Oraina eta iragana konbinatu ditu Pedro Elias Igartuak aste honetako Soinugelan. Iragana Richard Thompson gitarrajolearen eskutik heldu zaigu. Behinola, aldizkari batetik milurtekoaren kanta hoberenak hautatzeko eskatu zioten berari, denak XX. mendekoak hartuko zituelakoan. Berak, ordea, lana seriotan hartu eta 1068ko kanta batetik hasita, aro bakoitzak emandako kanta ederrak hautatu zituen. […]

Datorren asteburuan Bilbon izango den Noiseontour festibala dela eta, Gaubasa saio berezia prestatu du Anartz Bilbaok, bertan izango diren sei taldeen zenbait kanta aurkezteko. Taldeak honako hauek dira: The Bevis Frond britainiarrak, The (Internacional) Noise Conspiracy eskandinaviarrak, The Cynics, Federation X eta Mother Superior amerikarrak eta Kuraia euskaldunak. Banda hauen […]

Aste honetako Artekaleko kriseilua irratsaioak bi zati izan ditu. Haietariko lehenengoan Bilboko Rekalde aretoan zabalik dagoen Publiko guztientzat-Para todos los públicos izeneko erakusketa ekarri du hizpidera Ismael Manterola arte adituak. Bertan 28 artistak parte hartzen dute instalazio, bideo, argazki eta kartelen bidez, Xabier Arakistainen ardurapean. Irratsaioaren bigarren zatian Bilboko Kafe […]