Gotzone Barandika kimikan doktorea dugu eta, EHUn irakasle aritzeaz gain, ikerlan ugari eginak ditu kristalografiaren arloan. Gaurko saioan atomoak elkarren artean nola antolatzen diren azaltzen hasi zaigu, berak ohi duen didaktismoaz. Hortik abiaturik, solido kristalinoak hartu ditu aiputan eta, haien definizioa egin ondoan, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun solido kristalino arruntenen […]

Aurten ere ez du huts egin eta Eguberrien bezperan Jon Iñaki Artetxek sei komiki ekarriz dizkigu, guk aukeratzeko. Hasi H 28-rekin, eta jarraitu “De rerum natura”, “Nork”, “Gabriel Aresti Biografikoa, “Kortsarioen ostatua”, eta bukatu “Justin Hiriart”-en edizio osoarekin. Orain guri dagokigu aukeraketa egitea eta komiki bat (edo gehiago) oparitzea. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151216solasjonikomik.mp3 […]

Astelehentik hasita, eta ostirala bitartean, Newroz elkarteak antolatuta, eta Bilboko udalaren laguntzarekin, zine kurduari buruzko zikloa ari dira ematen Santutxuko udaltegian. Astelehenan, Kobane, volver a empezar dokumentala eman zuten. Gaur, aldiz, Were denge min izango da ikusgai eta, ostiralean Hildakoak baino ez dira etxera itzultzen dokumentala, Tina Leisch zuzendari austriarraren […]

Ahotsak elkarteak salaketa jarri berri du, Carmen Albak (gobernuko ordezkaria Nafarroan) egindako mehatxuen aurrean. Ahotsak-ek bideo bat atera zuen, enegarrena, eta Carmen Albak Mozal legea “aplikagarria zela” esan zuen bideoan polizia batzuk agertzen zirelako. Orain erantzuna etorri da, Sergio Labaienek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151217hizpideasergiolabayen.mp3 Deskargatu hemen

Izenburuak irakurri eta gaur ere i kolaboratzaile bat zan dugu, Eñaut Mitxelena, prest horietariko batzuk sakontzeko. Afera zaharra da, baina azkena da larunbaterako iragarrita zeukaten manifestazioa Gasteizen, bertan behar itzi duela Hauteskunde Batzarrak. Honetaz eta Garoñak suposatuko duenez hitz egin digu Eñautek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151216hizpideaenautmitxelena.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den larunbatean bukatu zen Parisen COP 21 gailurra eta gaur Iratxe Arriolak horren gaineko azterketa egin du. Hasteko akordioa bera, espero zena baino baxuagoa, eta batez ere bitarteko gutxirekin. Hemendik aurrera erne ibili behar da gizarte zibila akordioa betetzeko, guk modu pertsonalean egin ahal duguna ahaztu gabe. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151216hizpideairatxearriola.mp3 Deskargatu […]