Txotxongiloak eta kantua bat eginik ‘Kontukantari’ ikuskizunean

Kontukantarik oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu. Nanuk lagun berriak egin ditu. Oraingoan mendi tontor gainera igo behar dute, eguzkiak elurtzen du gailurretako elurra, baina aldapeko sagarraren adarraren puntan aurkituko dute loretxo bat eta…TXIST! Baxuago abestu! Haurtxo polita sehaskan dago zapi zuritan txit bero… 2014ko abenduan Leioan estreinatu zen “Kontukantari” eta ordutik hona 1999. urtean sortutako konpainia herriz herri ibili da arrakasta handiarekin. Igandean Barakaldo antzokia kontukatari bi estreinatuko dute. Gaurkoan Mikel Pikaza egon da gurean. Orain badatoz berriro antzezlan berriarekin, antzerki kon­tzertua txotxongiloekin. Ikuskizunak oroimenean ditugun abestiak biltzen ditu beste erritmo desberdinetara eramanez. Txotxongiloen laguntzarekin, Sandrak eta Botik, betiko abestiak berrikusten dituzte, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikas ditzaten.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Liztor Asiarraren arriskuez solasean

og. Aza 30 , 2017
Vespa Velutina Nigritorax liztor asiarra da erle europarrari atera zaion azken etsaia. Euskal Herriko erlategietan agudo ari da hedatzen kalamitatea, erlezainen etsipengarri. Espezie inbaditzailea dugu, kalte handia eragiten duena. Gaurkoan Izaskun Perez de Heredia eta Sara Arkotxa biologo eta ikerlariak batu zaizkigu, Liztor Asiatikoaren inguruko doktoretza egiten ari dira, Ander […]

Honekin lotuak