Ahoztar Zelaieta: “Jendearen etsipenak bultzada eman dio hemen ustelkeriaren normalizazioari”

Hincapié aldizkariarekin argitaratu du Ahoztar Zelaieta kazetariak Euzkadi S.A. El gen corrupto del PNV liburua. Egilearen esanetan “diagnosia da, EAJri lotutako ustelkeria ulertzeko faktore determinanteak” aztertzen ditu liburu honetan. Ustelkeriari lotutako bosgarren goiburua du aurtengoa, izan ere, duela bost urte Txalapartarekin argitaratu zuen Jóvenes Burukides Bizkainos, ondoren La Casta vasca, hirugarrena Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria eta laugarrena Evasores, morosos y millonarios vascos, Panamako paperen harira. Zelaietaren esanetan ustelkeria azaltzen duen “DNA berezi bat aurkitu dugu, EAJ beste alderdietatik berezi egiten duena”. Azterketa hori egin orduko “zergatik ez dago hedabideen aldetik kasu horiekiko arreta handirik?” galdera sortu zaio Zelaietari. Zenbait datu bildu ditu Zelaietak, galdera horiek argitzeko, baina irakurlearen esku uzten du erantzuna. “Nik galderak egiten ditut, ez erantzunak”, esan digu Zelaietak, baina gizarteari dagokionez, onarpena sumatu du Zelaietak urteotan: “batzuek eta besteek beste alde batera begiratuz onartu egin dute ustelkeria, ezinbestez gertatu beharrekoa balitz”. Zelaietaren arabera, horrek gurean ustelkeria “hipernormalizatzea” bultzatu du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Joseba Tapia, Xabier Montoia, Lila Downs, Ed Harcourt eta Jon Murry

az. Abe 13 , 2017
Aupa lagunok, saio honetan disko berriekin batera, disko zaharrak ere entzungai izango ditugu. Joseba Tapia Besamotzak proiektuarekin gitarra jole datorkigu, aldi batez trikitia alboratuta soinu rockeroagoez jantzi ditu bere errepertorioko zenbait kantu gogoangarri. Xabier Montoia ere disko berriarekin etorri zaigu 2017 honetako hondarretan, Gorraizea du izena eta biolin eta gitarra […]

Honekin lotuak