Nadia Nemeh Bermeoko alkatea asteon ARGIA astekarian

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Aldizkariaren portadatik abiatu gara: azalean Nadia Nemeh, Bermeoko alkatea. Elkarrizketa Onintza Enbeitak egin dio. Nemehek bere jatorri palestinarrari buruz hitz egiten du, baina baita turismoaren inguruan ere. Azaletik ekarri dugu titular hau: “Turismo inbaditzaile hau ez da jasangarria.” Bestalde, Nerea Ibarzabal duela hamar urte egon zen Turkiaren menpeko Kurdistanen, ikasketa garaian, eta orduan elkarrizketatu zuen gizarte zientzietako irakasle bat. Orain, hamar urte geroago, hara itzuli eta berriro elkarrizketatu du gauzak asko aldatu dira Kurdistanen, eta baita munduan ere. Azkenik, “Nor naizen baneki” antzezlana aipatu dugu. Luhuson estreinatu zuten, pasa den asteburuan Donostian izan dira, eta gaur zortzi Bilbon izango dira. Axut eta Artedrama konpainien proiektua da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI #136: "Osasun bakarra" kontzeptua hirietako pertsonen bizi-kalitatean (Ainhoa Bereziartua)

ol. Urr 31 , 2025
Hiriko osasunari buruzko erakusketa ibiltari bat garatzen ari da, zientzia-dibulgazioan espezializatutako ilustratzaile batekin lankidetzan. Errealitate areagotuaren bidez, proiektuak herritarrak kontzientziatu nahi ditu hiri-inguruneek —hala nola kutsadura atmosferikoak, zaratak edo berdeguneek— gure osasunean duten eraginaz, formatu erakargarriak eta euskara erabiliz, bereziki gazteei zuzenduta. Ainhoa Bereziartua Aranzabal (Errezil, 28 urte) Euskal Herriko […]

Honekin lotuak