“Tipi-Tapa Korrika”, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen lan berria

Gaur Joxe Mari, Aiora eta Mertxerekin egon gara, hau da, Pirritx Porrotx eta Marimototsekin. Saguganbaran aurkeztu dute lan berria, “Tipi tapa Korrika” izeneko disko-liburu bikoitza. Korrika da pailazoen lan eta ikuskizun berriaren oinarri. Korrika, beren 20.urteurrenean gai nagusi aukeratzeko arrazoien artean, hiru nabarmendu dituzte pailazoek. Batetik, Marimotots Extremaduratik etorritako familia batean jaio zen eta erdal giroan hazi bazen ere, euskaraz ikasi zuen AEKn; Porrotx familia euskaldun batekoa bada ere, ingurua eta lagunartea eta erdalduna zituen, eta AEKn alfabetatu zen; eta azkenik, Pirritxek duela sei urteko Korrika amaiera izan du gogoan, eta orduko hartan lekukoa eramanez jasota eta bizitako guztia sentiarazi nahi dute herriz herri.

Urbietaren omenez

‘Haizearen herrira’ da bigarren diskoa. Honetan Imanol Urbietaren abesti batzuk jaso dituzte.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Xabi Solano Maizak "Ereñotzu" trikiti diskoa eta "Trikitixa liburua II" plazaratu berri ditu

lr. Abe 3 , 2016
Diskoko kantuen partiturak bildu ditu liburuan. Lehen liburuan, bere ibilbideko zenbait garaitako piezak zeuden; Etzakit-en sasoiko Izar Iheskorra edo Maria Iñaxi; Esne Beltzaren Gotti edo X, eta trikitilarien artean zabalkunde gehien izan duten Esne Zopak diskoko kantuak; Pasodoble, Inpernuko eta Baltxekua. Lan kaleratu berriak hamabost pieza biltzen ditu, eta badu […]

Honekin lotuak