HIZPIDEA: Eragozpen fiskalerako plataformak militarismo-arloko gastu publikoa salatu du

Euskadiko eragozpen fiskalerako plataformak militarismo-arloko gastu publikoaren “diru-xahuketa lotsagarria” salatu du, Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiaren ondoan gauzatutako ekintza baten bidez. Ekintza ikusgarri horren bidez, parodia baten aldarrikapen eta umorezko ukitua jarri du. Aurreko izan da gurean. Euskadiko eragozpen fiskalerako plataforma “harri eta zur” azaldu da gastu militarren igoera “zentzugabea” iragartzen duten berriekin, “beste ministerio batzuetan ez bezala, dagoeneko aski eta sobera kaltetutako Hezkuntza Ministerioan edo Osasun Ministerioan kasu”. Urtero  Eragozpen Fiskaleko bulegoak zabaltzen dituzte hiru lurraldeetan, eta haietan, batere kosturik gabe, bidegabekeria horri desobeditzeko laguntza eskaintzen dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Lenin Morenok irabazi ditu Ekuadorreko presidentetzarako hauteskundeak

ar. Api 4 , 2017
Gutxigatik gailendu zaio Lenin Moreno hautagaia Guillermo Lasso eskuindarrari. Bozen %51,15 jaso ditu eta haren aurkariak, berriz, %48,85. Oposizioak ez ditu emaitzak onartu eta iruzurra salatu du. Gaurkoan Fakun Aznarez batu zaigu saiora eta Ekuadorreko hauteskundeak aztertu ditugu. Latino Amerikako ezkerreko mugimenduarentzat garrantzi bizi dute Ekuadorreko emaitzak, izan ere Venezuela […]

Honekin lotuak