“El tiempo de Ayotzinapa” liburua aurkeztu du Carlos Martin Beristainek

Atzo irailak 26, hiru urte bete ziren Mexikoko Guerrero estatuan 43 ikasle desagerrarazi zituztela. Egia eta justizia gabe hiru urte daramate Ayotzinapako 43 ikasleren familiek. Besteak beste, “izua zabaltzeko eta protesta soziala geldiarazteko estrategia global baten barruan” kokatzen dute gertatutakoa. Carlos Martin Beristainek El tiempo de Ayotzinapa liburua aurkeztuko du gaur La Bolsa udaltegian. Gurean izan dugu eta liburuaren nondik norakoak ekarri dizkigu. 2015ean Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrak aditu independenteen talde bat (GIEI) izendatu zuen kasua ikertzeko, biktimen ordezkariekin eta Estatu mexikarrarekin adostuta. Taldeak sei hilabeteko bi epetan bi txosten sakon argitaratu zituen. GIEI taldeko kide izan zen Carlos Martin Beristain, liburuaren egilea. Liburua bere bizipenetatik abiatuta idatzitako historia dugu, biktimen familien minetik eta hausnarketatik sortutako narrazioa da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 ISPILU: La Vie en rose

az. Ira 27 , 2017
Gaur La Vie en rose abestia eta haren bost bertsio entzungo ditugu. Édith Piaf abeslari frantziarrak idatzitako abestia dugu, 1945ean idatzia. Édith Piaf music-hall arloan oso abeslari famatua izan zen. “La Môme Piaf” ezizenaz ere ezaguna, abesti arrakastatsuak interpretatu zituen, zineman eta antzerkian ere ibili izan zen. Ez zuen Piafek bizitza […]

Honekin lotuak