Gaur hasiko dira Bilboko aratusteak. Las tea party Dj’s eta Jon de Miguel ostalaria 2017ko aratusteetako Farolin eta Zarambolas izango dira. Bihar Plaza berrian Farolin eta Zaranbolas epaituko dituzte. Lorea Argarate izan da gurea, Las tea Partyko kidea, bilbotarren besarkada giza jaso dute izendapena. Bestetik Bilboko konpartsetako Haizeak egitarauaren berri eman digu.
Kanpoaldea, eguna. Laszlo Kovacs pasieran. Neskatoa hurbildu egin zaio, eta sinadura eskatu. Gaztetasunaren alde, diotso. Ezetz Laszlok, Michel Poicardek, Jean Paul Belmondok, ziur. Neskak, ea zergatik, galdera arrapostu, ea gaztediaren kontra dagoen. Baietz, besteak, nahiago dituela zaharrak. Ez gaude gaztediaren alde, are gutxiago gaztetasunaren. Gazte izateak maiz dakar “pasako zaio”, […]