“Zutuberrak” antzezlana hizkuntzaren txipa aldatzeko proposamena

Eidabe antzerki taldeak gaur egungo jendartearen kezkak taularen gainean jarri nahi izaten ditu. Zutuberrak  antzezlanean, igandean estreinatuko dute Bilbon. Galder Perezek zuzendu du, eta Olatz Pagalday eskoriatzarra eta Jon Zubiaga Osoron arrasatearra dira protagonistak. Azken bi hauek batu zauzkigu saioara. Bits eta Gor dira antzezlaneko protagonistak. Gazte alai eta aktiboak dira Txip aldaketa jolasean ariko dira: robotak balira bezala, burmuinean txip berria sartzen, bakoitzak gogoko duen dohaina aukeratzeko. Gor-ek indarra hautatuko du. Bits-ek , aldiz, hitzak aukeratuko ditu, eta, hitzei esker, trebetasun handia izango du rap abeslari moduan. Ondorioz, sekulako arrakasta izango du sarean, Youtuben. Gor-ek, inbidiak jota, hitzak gordetzen dituen txipa ezabatuko dio Bits-i.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Arrate Fernandez Itxaso: filmez film bidea josten

ol. Aza 24 , 2017
Kulturaz, euskal kulturaz, herri kulturaz eta euskara munduaz arduratzen da bereziki Arrate, Filmak egiten ditu, oporraldiak horretara emanik eta bizitza filmen inguruan biziz. Irudimenaz norberak nahi duen bizimodua eraikiz. Jostuna zuen Pantxike amama, Andoainen. Hari horri heldu diogu patxadaz, gehiago jakiteko, zer izan ote zen garai bateko gremio bizimodu haren […]

Honekin lotuak